Espetxe politika salatzeko eta euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko, kasik 80 000 lagun bildu dira Bilboko karriketan Sare Herritarrak egin deiaren haritik larunbatean, urtarrilaren 14an. 2017a blokeoarekin bukatzeko urtea izan dadin, beste aktore politiko eta sozialekin bultzatzeko konpromisoa hartzen du Sare Herritarrak.
Duela 5 urte ETA-k bere ekinbidea utzi zuenetik oraino konpontzekoak diren egin beharretan aurrera egiten jarraitzearen beharra adierazi diote Sarekoei, Bilboko manifestazioan parte hartu duten milaka eta milaka manifestarik. Eta Sare Herritarrak, oso kontuan hartzen du eskaera hori.