Bakea Euskal Herrian: Frantziako presondegien itzulia

Bagoaz, Etxerat eta Sare-k azaroaren 16-tik abenduaren 9-ra Frantses Estatuko presondegien itzulia antolatuko dute. Azken aste eta hilabeteetan, konponbidearen aldeko iniziatiba desberdinak sortzen ari dira gizarte zibilaren eskutik. Horren adierazle dira, apirilaren 8ko eguna eta Bakegileen iniziatiba ezberdinak. Bagoaz, Etxerat eta Sare-k elkarrekin eramaiten duten iniziatiba berri honekin Bakegileek bultzaturiko «Bakea Euskal Herrian: Orain presoak» ekimenari bere ekarpena egin nahi du "Denak gira bakegileak" aldarrikatuz.
Abenduaren 9a arte plantan emanak diren ekitaldi ezberdinen kausitzeko, sarean zabaldu da Dohaintza Deialdia (http://artisansdelapaix.eus/eu/dohaintza-deialdia). (...)

Zinegin, ez huts egin!

Azaroaren 16etik 19ra, Hazparnen, Eihartzea kultur etxeak eta Ttattola gaztetxeak elkarrekin antolatzen dute Zinegin festibalaren 6. edizioak bi helburu ditu. Euskarazko zinemagintzaren ezagutaraztea eta ekitaldi kultural horren karietara euskarazko sorkuntzari buruz eztabaidan aritzea. Mota guzietako filmak ikusten ahalko dira (dokumentalak, animazioak, fikzioak, esperimentalak).
Hara jarraian gustu guziendako eskaintzak izanen dituen programazioari buruzko xehetasun guziak. (...)

12. Lurraman… zer eta noiz?

Lurrama laborantza herrikoiaren 12. edizioa 2017-ko azaroaren 10, 11 eta 12an iraganen da Miarritzeko Irati erakustazokan, ostiraletik igandera. Laborariek eta 600 laguntzaileek hiru egunez 6000m² okupatuko dituzte. Publiko zabalarentzat erakusketak, animazioak, bazkari afariak eta konferentziak proposatuak izanen dira, beti ere Lurraman ezaguna den giro onean!
Baionan 5 edizio eta Miarritzen 6 eginik, Lurramak Euskal Herriko kostaldeko gertakari nagusienen artean kokatzea lortu du. Orain arte lortu duen arrakastak Lurramaren helburua egokia dela ongi adierazten du: etxaldeko kabalak, laborariak, kontsumitzaileak, heldu diren belaunaldiak, eta ingurumena zaintzen duen laborantza baten sustatzea! Jarraian aurtengo berritasunen aurkezpena (aurtengo ohorezko gomitak : PACAko laborariak, Bioaniztasuna, Lurramara heltzeko autobusak...) eta usaiako hitzorduetaz xehetasunak! (...)

La biodiversité à Lurrama

Comme chaque année, Lurrama, le salon de l'agriculture paysanne et durable, sera l'expression de toutes ces initiatives du Pays Basque et d'ailleurs qui visent à protéger notre terre nourricière.
Voici les spécificités de cette 12ème édition. (...)

Katalunia eta gu

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Arazoa estrukturala da. Demokrazia, diktadura, errepublika edo monarkia izan, ezkerra ala eskuina, Espainia inperio bat da, eta zapaldurik dauzkan herriak espainoltzean oinarritzen da bere indarra. Eta baita Frantziarena ere. Baldintza horietan, guretzat demokraziak diren ala ez eztabaidatzea, denbora galtzea da.
Utz dezagun Katalunia bidea egiten. Bitartean, lantokiz lantoki, elkartez elkarte, etxez etxe, egin dezagun lan isil bezain sakona: argituz zer den (eta zer ez) autodeterminazioa, demokrazia, zer den herria, zer den gizartea, herri zapaldu batean… Eta bakoitzak gure arloan lan egin dezagun herri kontzientzia indarberritzeko... (...)

Déclaration d’indépendance, destitution, exil, prison, dissolution et élections

En l’espace d’une semaine, tout est allé «en urgence absolue». Une heure après la déclaration d’indépendance par le parlement catalan, Madrid destitue le gouvernement et dissout son assemblée. Le président Carles Puigdemont et quatre de ses ministres choisissent l’exil 48h plus tard. Puis vient l’incarcération des autres ministres catalans par l’audiencia nacional.
De nouvelles élections régionales auront lieu le 21 décembre. (...)

En voulant être république nous avons appris à être peuple

Croire que la Catalogne pourra accepter de rester en Espagne par la seule peur des matraques et de la prison en dit long sur la conception de la démocratie qu'a le pouvoir espagnol. Enbata.Info publie ici un texte de David Fernandez, journaliste, ancien député de la CUP et militant indépendantiste, altermondialiste et internationaliste catalan, inlassable défenseur de la non-violence, du féminisme, de l'écologie, des migrants, de l'anti-fascisme... Écrit dans les jours qui ont suivi le référendum du 1er octobre, il aide à comprendre ce qu'est le processus catalan, et pourquoi la répression au lieu de le stopper ne fera que le renforcer.
Article publié le 7 octobre 2017 en catalan sur le site La Directa, traduit en espagnol sur le site Des Informemonos et traduit en français depuis l’espagnol par Marie Cosnay. (...)