Orain presoak: 40 000 lagun Donostian orain arteko manifestazio anitzenean
40.000 lagun inguru batu dira larunbatean Donostian “garai berri baten aurrean zabaldutako aukera berriak probestu” eta elkarbizitzaren eta espetxe politikaren aldaketaren aldeko topaleku bilakatu diren ekimenetan.
Orain Presoak dinamikako kideek urriaren 20eko Donostiako manifestazio bukaeran eginiko irakurketan eguneko ekitaldietan lortutako aniztasuna eta parte hartzea azpimarratu dute eta geroan ere indar eta batasun berarekin lan egiten segitzeko deia zabaldu dute. (...)