EZ GITXU LO - Azkenaldian bizi dugun giro bortitz eta autoritarioa, ez da ikasle edo langile batzuen afera bakarrik; ez eta klima politikoak soilik eragindakoa ere. Indar armatuengandik bortizkeriak goiti egitearekin batera, indarkeria hauspotzen duten mezuak nonahi ditugu. Eta horrek maila guztietan eragiten du. Patriarkatuari komeni ez zaizkion bizi ereduak, genero eta identitate disidenteak, etorkinak, eta nola ez, emazteak, jopuntuan ezartzen dituelarik oraino nabariago. Botere gehiegikeria, jendarteko ehun guztietaraino trenpatzen ari da; baita etxeko sukalde eta ganberetaraino ere. Eta lehendik bortizkeria edota zapalkuntzazko giroetan zeuden emazteen egoeren gogortzea ekar lezake.
Azaroaren 25ean Larzabaleko itzulgunean elgarretaratzea eginen dugu eta ondotik, “Puzzleak, bortxaketaren jauregia” laburmetraia eta solasaldia ukanen dugu Ezpeletenian.(...)