Erronka berriak
Ipar Euskal Herriarentzat 2016 urte historikoa izanen dela errana izan da behin eta berriz, lehen aldikotz nolabaiteko ezagupen politikoa lortuko duelako, lehen aldikotz lurralde osoa barne biltzen duen instituzioa sortuko baita. Azken hilabeteetako prozesua bururaino joaiten bada gutxienez, irekiko den kapitulu berrian aukera eta erronka handiak izanen dira.
Herri elkarkoarekin Hegoaldearekiko harremanak garatzeko parada hobeak izanen dira, Iparraldeko solaskidea izanen baitute Gipuzkoako Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak edota Nafar Gobernuak.