@xik ikastola@, elkartasun eta zabaltze mezua

1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du. Lehen urtean, 5000 lagun bildu zituen elgarretaratze horrek urtez urte arrakastatsuagoa izan da. Gaur egun Euskal Herriko euskalzale guziak biltzen dira euskara eta Seaskako ikastolak sustengatzeko.
Besta honen helburua dirua biltzea da, Seaskak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak dituzten ikastolak laguntzeko. Maiatzaren 10 honetan iraganen den Herri Urratsen 32. edizio honek ohiko beharrei erantzuteaz gain, Ziburuko ikastolaren beharrei erantzun beharko dio, behin betiko aterabide baten aurkitzeko.

Hizkuntza politika 2.0

Euskararen biziberritzeari begira positiboki eragitea posible da. Bainan Iparraldean orain arte bezala segituz huts eginen dugu.
Hara euskaldun, euskaltzale, eragile politiko eta hautetsi guziek barneratu behar dituzten bi ideia.

Baigorriko kulturaldian parte hatzeko 2 parada

Aurtengo, Baigorriko Kulturaldia 3 hitzorduz osatua da. Lehenea Ortzaizen iragan da, apirilaren 19an, Ruper Ordorikaren kantaldi akustikoa lagun. Beste biren gozatzeko parada oraino gelditzen da.
Lehena, apirilaren 25an, larunbatarekin Baigorriko Elizan iraganen den "Guk ta Guk-tarrak" ikusgarri bereziarekin. Eta, bigarrena, biharamunean, 2015eko Nafarroaren Egunarekin.

Euskara korrika bizian

Iragan da 19. korrika, Urepeletik Bilbora, AEK-en alde jende andana mobilizatu duen lasterkaldi erraldoia. Korrikan, lasterka zebilelarik euripean, gogora etorri zaizkidan pentsamenduak partekatu nahi nituzke.
Ofizialtasuna beharrezkoa da, baina ez ote da gutarik bakoitzaren gain euskara zinez eguneroko hizkuntza bilaka dadin? Ez ote genuke gure buruari galdatu behar zer egin dezakegun gure hizkuntzaren alde?

Euskoa, denen esku!

2015eko apirilaren 18an Uztaritzeko Lapurdi gelan goizeko 9etarik goiti iraganen den Euskal Moneta elkartearen Biltzar Nagusia elkarte honen biziaren momento garrantzitsu bat izanen da.
Parte hartzaileek euskoari buruz dituzten ideien adierazteko eta aurkeztuak diren proiektuetaz eztabaidatzeko parada ukanen dute.

Euskara, gure esku

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Euskal Herriari begira arituko bagina gehiago, euskara anitzez gehiago erabiliko genuke. Biak guztiz lotuak dira, herria eta hizkuntza.
Nolako hizkuntza erabilera, halako herri ikuspegia.

Urepeletik, Bilbora eta mundura!

Euskal herritarrek martxoaren 19an hasi dute munduan herri batek bere hizkuntzaren alde egiten duen ekimenik jendetsuena. Hamaika egunez eta hamar gauez, 210 orduz luzatuko duten bestan ehun milaka jendek parte hartuko dute 2.300 kilometro inguruz korrika eginez Euskal Herriko hiri eta herri gehienak lotuz, euskararen sinboloa den lekukoa eskuz esku pasatuz.
Hara hemen martxoaren 29a arte Korrikaren segitzeko bide ezberdinak, eta munduan zehar haren berri emaiteko molde eraginkor bat.