Euskararen berreskurapena, denen onetan da

Bestaren bukaeran,"Pobre de mi" egunean, txistu batzuk entzun ziren esandako lehen hitzak Joseba Asiron  EH Bilduko auzapezak euskaraz eman zituelako.
Bestaren bukaeran,”Pobre de mi” egunean, txistu batzuk entzun ziren esandako lehen hitzak Joseba Asiron EH Bilduko auzapezak euskaraz eman zituelako.

Bukatu zaizkigu aurtengo San Ferminak. Euskal Herriko irrati kateetan adierazi denez, aspalditik lasaienak izan dira aurtengoak. Franko hil zenetik, politikari dagokionez, denetatik lasaienak izan direla esan daiteke, gogorrenak 1978-garren urtekoak izan zirela ahantzi gabe, German Rodriguez Espainiako poliziak hil zuten urte triste honetan hain zuzen ere. 2013-garren urtean Udaletxeko balkoian ikurrinaren ipintzeagatik pertsona bati bost hilabeteko espetxerako zigorra  jarri zioten, Legea bortxatu omen zuelakoan.

Aurten ikurrina agertu da liskar handirik eragin gabe, baina Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak errekurtso administratibo bat aurkeztu du Irunako herriko etxearen aurka. Hala ere, Joseba Asiron  EH Bilduko auzapeza berriak antolatutako ekintza hau ez daiteke esan probokatzailea izan dela, Legeak baimentzen dituen beste banderen ondoan – Espainiakoa laket ez duen arren – ezarri duela ikurrina eta denbora luze bazterrean utzitako nafar askoren sentimendu abertzale eta euskaltzalea adierazi nahi zuelako.

Bestaren bukaeran,“Pobre de mi” egunean, txistu batzuk entzun ziren esandako lehen hitzak Joseba Asiron  EH Bilduko auzapezak euskaraz eman zituelako. Ikerlari batzuek adierazi dutenez, oso kezkagarriak izan dira txistu horiek, jende gazteengandik etorri zirelako. Horrelako kasu batean hirugarren adineko bunker foralista eta espainiolista ekintza horren egilea denik ezin daiteke esan, eta beraz belaunaldi berrien tolerantzia zalantzazkoa daiteke. Beste batzuk adierazi dutenez, dorpea izan da alkate jaunaren jarrera, hasi aurretik euskaraz  eta gero erdaraz mintzaldia emanen zuela iragarri behar izanen zuelako; baina hau da aitzaki faltsu bat, hainbeste kasutan gauza bera gertatu zelako, hala nola, kirolari buruzko prentsa konferentzietan. Aspalditik Nafarroako sektore batzuengandik euskarak eta euskaltzaleek jasaten dituzten erasoak oso ezagunak dira.

Betidanik Nafar guztien hizkuntza zaharra izan da euskara, eta denbora modernoetan nafar askoren eguneroko hizkuntza bizia da. Hizkuntza politikari dagokionez, 1983 urtetik gaur arte indarrean zegoen zonifikazioa porrot bat izan da eta Nafar guztien nahikundeari eta eskaerari ez zegokiola argi eta garbi agertu da.

Mendeetan zehar era askotako arrazoiengatik euskara desagertu zen tokietan, euskara irakasteko eta euskaraz ikasteko galdera gero eta azkarrago dela nabari da.

Sanferminak nafar guztien besta denez gero, eta Nafarroa Euskal Herriaren zati bat dela kontutan harturik oso zilegi da eta legezkoa izan beharko da ikurrinak eta euskarak lehentasuna ukan dezaten Nafarroan. Askok diotenez, gaurko nafar guztien hizkuntza ez denez gero, ez dakitenei ez zaiela inposatu behar. Jarrera hori guztiz faltsua da, zeren aspalditik menperaturik eta zokoraturik dagoen hizkuntza baten berreskurapenaren aurrean oztopoak jartzen baititu. Eta horrek euskararentzat ez ezik, bizi berri bat ukan nahi duten hizkuntza menperatu guztientzat balio du. Israelera bizitzera joan diren judutarrak ez dira kexatzen hebraiera inposatu nahi denaz. Jo eta ke bakoitzak bere ahalmenaren arabera naski, ikasten du herrikide  guztien komunikabidetarako hizkuntza delako. Eta berreskurapen hori ez da hedapen eta indar gehiago duten hizkuntzen kaltetan egiten.

Nafarroan eta Euskal Herri osoan denek  ulertu behar dute euskararen berreskurapena ez doala nehoren kontra, baizik-eta gizarte osoarentzat baliagarri den ondasun baten zaintzearen alde.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).