Elgarrekin, Herria, Burujabetza

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak aurtengo Aberri Egunan, Apirilaren 20an, Donibane Garazi lurralde eta xoko guzietatik jindako ahal bezain bat jenderen bilgune izatera deitzen du. Karia horretara, Mugimendu Abertzalearen aniztasuna eta indarra biltzeko deia luzatuz. 
Hara jarraian, joan den larunbatean, otsailaren 1ean, Donibane Garazin egin prentsaitzinekoan  Mattin Etcheverryk eta Ainize Butronek egin hitzartzea. (...)

2025eko Otsail Ostegunak

Otsail Ostegunak Amikuzen euskaraz antolatzen diren otsaileko ostegunetako hitzaldien izenak dira. Zabalik elkarteak antolatzen ditu 1997tik geroz pentsamendua eta ezagutzaren inguruko eztabaidak eta topaketak bultzatzeko eta euskararen erabilera indartzeko xedearekin.
Aurten, otsailaren 6, 13, 20 eta 27an, hitzaldiak Donapaleuko bi lekutan iraganen dira: lehena ("Palestina, eguneroko odoltsua") Herriko Etxeko gela berdean (igogailua bada), eta beste hiruak ("Tokiko hazien berreskuratzearen erronka", "Kabalkaden egiteko motibazioak" eta "Itsas korronteak eta klima aldaketa") Donapaleuko Bideak gunean. Arratseko 8ak30etan hasten dira, tenorez. Hitzalditik landa, baso bat eta bixkotxatto bat partekatuz bi ele partekatzen ahal direlarik aldi bakotx. Jarraian egitarau zehatza. (...)

Biziola, bizitzaren fabrika

Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba da, Lazkaon (Goierri eskualdea, Gipuzkoa) kokatua. Besteak beste, Goierri eskualdeko herritarrak eta ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak saretu nahi ditu, eskualde burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean proiektu zehatzak gauzatzeko. Bizitzarako funtsezkoak diren ahal bezainbat eremutan burujabeago izateko prozesu eta proietuak garatzea du xede bizitzaren fabrika adieraren laburdura den Biziolak!
Enbataren galderei hainbat zehaztasunekin erantzun die Biziola kooperatibaren bazkide eta Kontseilu Errektoreko kidea den Andoni Mikelarena Urdangarin Beasaindarrak. (...)

Zergatik independentzia garrantzitsua da?

BIDEOA - Zornotzan, Bat Eginez independentziara dinamikaren otsailaren 1eko ekitaldiaren karietara, galdera honi hainbat erantzun ekartzen dituen bideoa zabaltzen du bertako Ernaik.
"Diren gauzen erroak bilatzen ditugu, ez direnak sortzea baitugu helburu. Animatu eta jarrai dezagun herri aske, feminista eta sozialista elkarrekin eraikitzen!" (...)

Les œuvres d’Henri Duhau en ligne

Chercheur infatigable, militant abertzale, linguiste, historien, académicien basque d’honneur et longtemps éditorialiste en euskara du journal Enbata, Henri Duhau fait partie de ceux qui grâce à leurs efforts, ont changé l’approche et la connaissance que nous avons de nos trois provinces.
Ses « oeuvres complètes », pas moins de 6000 pages rassemblées en 25 ouvrages, sont désormais accessibles en ligne sur le portail de la mémoire orale du Pays Basque Nord Mintzoak. (...)

Quitter ou rester ?

Enbata a décidé de quitter X, plateforme devenue un terrain de propagation de haine et de désinformation.
Si ce choix envoie un message fort contre ces dérives, il soulève aussi une question stratégique — est-ce une victoire pour les idées progressistes ou un risque de marginalisation ? — et nous oblige à investir de nouveaux espaces. (...)

Laborantza herrikoia, gure jendartearen zutabea

EHBaik bere programa politikoaren lehen mintzaldi tematikoa antolatzen du, urtarrilaren 24an, ostiralarekin, 20:00etan Izurako Haize Berri gelan, "Laborantza herrikoia, gure jendartearen zutabea" lemapean. Gisa berean, Peio Dufau EHBaiko diputatuak laborantza lurrak babesteko bere lege proposamena aurkeztuko du.
Terexa Lecumberryk gidatuko duen hitzaldian, Mattin Etcheverry EHBaiko zuzendaritzako kideak eta Peio Dufau EHBaiko diputatuak parte hartuko dute. Mintzaldia urririk da eta deneri irekia. (...)

L’heure des choix

L'Edito du mensuel Enbata - Du 7 au 30 janvier se dérouleront les élections professionnelles agricoles. Elles ont pour rôle d’élire les représentants agricoles qui siégeront aux chambres d’agriculture. En France, ces structures, véritables outils de développement ou de déstructuration du monde rural, sont quasiment en totalité, et ce depuis toujours, "tenues" par la FNSEA, syndicat qui arrive en tête à chaque élection.
Si le premier syndicat agricole, créé en 1947, a contribué à l’amélioration des conditions de travail et du niveau de vie des paysans, il aura aussi été celui qui a oeuvré à la disparition d’un mode de vie et de savoir-faire, au chamboulement d’une organisation rurale et, au bout du compte, au déclin de la population agricole. De plus d’un million de fermes il y a trente ans, nous sommes passés à moins de 400 000 exploitations agricoles en 2020. Les prévisions anticipent le nombre de 200 000 fermes en France en 2030… (...)

Euskaldun fededun, edo aldaketa klimatikoari aurre egitea

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Gaurko iritzi honen helburua ez da Eliza katolikoaren eragina eztabaidatzea Euskal Herrian, baina bai gogoetatzea zein izaten ari diren, gaur egun eta etorkizunari begira, sinesmenak edo honela deituko duguna, fedea ere.
Fedearen etimologia hartzen bada, konfiantza hitzari lotua da. Etortzen diren desafioen aitzinean, mugimendu abertzaleak, euskaldun komunitateak bere sinesmenak errotu eta segurtatu beharko ditu. Horrez gain, euskal herritarrek, bereziki Euskal Herrira berrikitan etorri direnek eta etorriko direnek ere, mugimendu abertzaleak eskaintzen duen programaren edo proiektuaren baitan beharko dute sinetsi ondoko urteetan. (...)