Aldakortasunean orekatzaile
Manu Robles-Arangiz Fundazioak, Mixel Berhocoirigoin estratega paregabea eta lehen mailako ekintzailearekin egin hainbat formakuntza saioren transkripzioak lagun, “Aldakortasunean orekatzaile / Sur la ligne de crête” liburuxka argitaratzen du.
Mixel konbentzitua zen jendartearen eraldaketarako edozein proiektu kolektibotan formakuntza eta transmisioak izan behar luketen ezinbesteko lekuaz. Gogoeta sail honen bidez, aintzin jasta gisa, “formakuntza eta transmisio tresna” izaiteko xede duen liburuxkaren “Sindikatu lana” atala aurkezten dizuegu. Estrategiatik formara, jendarte eredutik militantzia eredura, sistema aldatzeko hainbat giltza elementu ezagutzeko parada. (...)