EHZ, besta eta eztabaida gunea
Aurten ere, 1996etik geroz egiten duen bezala EHZ festibalak arlo anitzetan nahasketak sustatuko ditu (musikan, animazioan, belaunaldietan, etab.). Laguntzailegoan oinarrituriko antolakuntzaren bitartez, jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteen arteko elkarlana bultzatzen eta loturak sortzen jarraituko du. Hori guzia Euskal nortasun, kultur eta hizkuntzaren baloreztatzea sustatuz eta ber maneran tokiko borroken eta ekoizpenen erakustegi eta erabilgunea izanez 3 egunez.
Hara aurtengo edizioaren zonbait berezitasun non azpimarratzekoa den eztabaidagunean parte hartuko duten nazioarteko hainbat adituren presentzia.