Ulertu
Baigorriko Herriko Etxeak nafartar eta euskaldun guzier ongi etorria!
Aurtengo Nafarroaren eguna, lehen aldikotz 35 urtez, Baigorriko auzapezaren ongi etorri beroa lagun iragan da.
Apirilean zehar usaian bezala Kulturaldiaren karietarat antolatutako kontzertu, elkartasun eta eztabaida gaualdiek Nafarroaren Egunean oihartzun gehiago hartu dute ere, Baigorriko Herriko Etxeak Nafartar eta Baxenafartar hainbat hautetsirekin antolatutako ezohizko topaketa lagun.