Ulertu
Zer lan bada Xiberoan?
Zuberoako gazteek lanik aurkitzen ez zutela, eta, aldi berean bertako lantokiek langilerik topatzen ez zutela ikusita abiatu zuten Zuberoako lanbideen gidaliburua egiteko xedea. Jarraian ikusiko duzuen bideoan, Joana Hoqui Azia elkarteko kideak iaz Topatu-ri egin elkarrizketan argiki presentatzen du Azia elkartea eta honen azken egitasmoa: "Xiberoko lanbideen gidalibürüa".
Apirilaren 7an, neskenegünarekin, goizeko 9 orenetan Irabarneko jauregian gomita luzatua zaigu Xiberoko lanbideen gidalibürüaren presentaketa ekitaldirat. Bertan "beste Xibero bat heldu dela ikusteko, Xiberoko aberastasunen deskubritzeko, han gazteek zer bide duten untsa edo hobeki bizitzeko... ezagutzeko parada ukanen dugu." Azia elkartean dioten bezala, izpiritu eraikigarrian: "eskas direnak kritikatzen egoiteko ordez, nahi dena faltan izanez geroz... egiten hasiz!". (...)