Euskararen aldia

Euskaraldia

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Erabiltzen ez den hizkuntza bat herdoiltzen da, eta herdoilak hiltzen du. Euskaraldiak erabiltzaileengan jartzen du arreta, eguneroko bizian euskaraz mintzatzeko leku gehiago aurki dezagun. Euskara hainbesteraino itzalean egoteak eragiten du, leku anitzetan, uste izatea gure solaskidea erdalduna dela. Farmaziara, saltegira, okindegira, ostatura eta noranahi joatean, lehen hitza erdaraz egin ohi da gehienetan, eta horrek elkarrizketa erdarara darama. Euskarak lege babesik ez edukitzeak eta euskaldunak demografikoki gutxituak izateak eragiten du euskararen ikusezintasuna, euskaldunen beren begietan ere. Ondorioz, autoestimu eta auto-konfiantza falta dute euskaldunek (norbanakoek), eta horrek eragiten du euskara oraino gutxiago erabiltzea. Gurpil zoroa.

Bizkitartean, euskaldunak badaude uste baino leku gehiagotan. Euskaraldiak balio izanen du euskaldunak eta euskara ulertzen dutenak bistaratzeko eta, horri esker, euskarazko elkarrizketak sustatzeko, uste ez zen lekuetan.

Balio beza, halaber, elkarrekin erdaraz mintzatzeko joera hartua duten euskaldunen bihotza kilikatzeko eta euskarara itzul arazteko. Euskararekiko ardura herritar bakoitzarena da, bistan da. Haatik, horrek ez du behar izan zenbait ardura estaltzeko aitzakia.

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik” dio Josean Artzeren esaldi ospetsuak. Hori horrela da, baina hitz egiten ez duten horiek beren hizkuntza zergatik abandonatu duten ere aztertu behar da. Dakitenek ez dute beren hizkuntza erabiltzen, hain zuzen beren hizkuntza eskubiderik gabe dagoelako, leku anitzetan debekatua delako edo debekatua izan delako, beren hizkuntza jakiteagatik jazarriak, mespretxatuak eta baztertuak izan direlako… Ez zaie horrelakorik gertatzen hizkuntza boteretsuei, eskubide guztiak eta komunikazio kanal guztiak dituztenei, prestigioa dutenei… Hori gertatzen zaie euskara bezalako hizkuntzei. Erakunde politikoentzat erosoa da euskararen etorkizunaren ardura herritarren esku dela erratea. Hori da bizkarra hautsi diotenei erratea eskailerak igotzeko indarra berek egin behar dutela. Ez, gurpildun aulkian direnentzat, moldaketak egin behar izaten dira. Euskarari ere bizkarra hautsi zioten. Beraz erakundeek hartu behar lituzkete beren ardurak, euskarari bere lekua eta prestigioa itzultzeko eta euskaldunei euskaraz mintzatzeko erraztasunak emateko.

Erakundeek, ordea, zailtasunak ikusten dituzte beti. Eta hor ageri da haien muga. Uztaritzeko Herriko Etxean gertatu berri den kalapita biziki adierazgarria da. Erakusten du ez dela aski hauteskundeak irabaztea eta auzapeza abertzalea izatea “boterea” eskuratzeko. Batetik dute bozemaileak galtzeko beldurra, anitzek bozkatu dutelakoan zerrendaren proiektu sozialaren alde eta ez baitezpada abertzale zirelako. Bestetik, prefetaren boterea. Hark ematen dituen aginduak edo jartzen dituen debekuak errespetatu behar dira. Hots, politika instituzionalaren mugak ageri-agerian gelditu dira.

Erakundeek hartu behar lituzkete beren ardurak,
euskarari bere lekua eta prestigioa itzultzeko
eta euskaldunei euskaraz mintzatzeko erraztasunak emateko.

Beraz, bai, herritarren esku da euskararen aldeko lana. Beti hala izan da, eta hala izanen da. Instituzioak (udalak, autonomiak, elkargoak eta abar), ororen buru, Frantziako eta Espainiako legediaren menpe dauden egiturak dira. Haiek ez dute zinezko politikarik eginen euskararen alde, beti izanen baitira frantsesa eta espainola nagusi, “legearen” arabera.

Euskaraldiari esker, herrietan euskara taldeak sortu edo berpiztu dira. Ederra litzateke abenduaren 3tik landa lanean jarraituko balute, euskararen lekua bermatzeko eguneroko bizian, proposamenak lantzeko eta presioa egiteko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).