Iritzia
Ikastola herri eskola!
Peio Jorajuria - Cheverry Paluat andereak eta Eliçagaray jaunak, Beskoitzeko auzapezordeek, Ikastola kanpoko espaziorik gabe nahi izateak, ikastola ito nahi dutela erran nahi du, euskara ito nahi dutela. Euskararen gainbehera iragartzen diguten inkesta soziolinguistikoei begira, gaur egun Ikastola tresna ezinbestekoa da euskararen eta bere kulturaren biziraupena bermatzeko. Ikastolaren garapena oztopatzea euskararen garapena eta herri honen etorkizuna oztopatzea da.
Horregatik deitzen dugu mobilizazio handi batetarat 2023ko azaroaren 18an. Hizkuntzari atxikiak diren herritar guziei dei egiten diegu Beskoitzera jin daitezen, azaroaren 18an, larunbatez, goizeko 11etan. Ikastola Herri Eskola, aterabide bat Beskoitzeko Ikastolarentzat! (...)