Ulertu
12. Lurraman… zer eta noiz?
Lurrama laborantza herrikoiaren 12. edizioa 2017-ko azaroaren 10, 11 eta 12an iraganen da Miarritzeko Irati erakustazokan, ostiraletik igandera. Laborariek eta 600 laguntzaileek hiru egunez 6000m² okupatuko dituzte. Publiko zabalarentzat erakusketak, animazioak, bazkari afariak eta konferentziak proposatuak izanen dira, beti ere Lurraman ezaguna den giro onean!
Baionan 5 edizio eta Miarritzen 6 eginik, Lurramak Euskal Herriko kostaldeko gertakari nagusienen artean kokatzea lortu du. Orain arte lortu duen arrakastak Lurramaren helburua egokia dela ongi adierazten du: etxaldeko kabalak, laborariak, kontsumitzaileak, heldu diren belaunaldiak, eta ingurumena zaintzen duen laborantza baten sustatzea! Jarraian aurtengo berritasunen aurkezpena (aurtengo ohorezko gomitak : PACAko laborariak, Bioaniztasuna, Lurramara heltzeko autobusak...) eta usaiako hitzorduetaz xehetasunak! (...)