Iritzia
Noiz irabazle?
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Oraingo solas zabaldua da aski dela erreferendumean bozkatzea, herri gisa irabazle izateko, bozketan galdu ala irabazi.
Gipuzkoako hondakinen auzian ere irabazle aterako omen ginatekeen, gaia erreferendum batean trenkatu balitz, emaitza bat izan ala bestea. Beraz, erreferendum bidez erabakiko balitz erraustegia eraikitzea, herri gisa irabazle aterako ginateke, demokratikoki erabaki delakoan? Minbizi eragilea litzatekeen azpiegitura bat erreferendum batean erabaki delako, herria irabazle litzateke, nahiz eta minbizi gehiago sortu? (...)