Iritzia
Herri preso bateko bozak
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza -Herriko bozen bigarren itzuliaren ondoko egunetan kalapita aski bitxia sortu zen abertzaleen artean. Eztabaidaren epizentroa Baionan zegoen, baina ez zen Baionakoa bakarrik. Alain Iriart Hiriburuko auzapez eta militante abertzale historikoak iragarri zuen gogoetatzen ari zela Euskal Elkargoko lehendakari kargura aurkezteari buruz. Sekulakoak entzun eta irakurri behar izan zituen, beste abertzale batzuen ahotik edo lumatik. Eta Alain Iriarten aldekoek ere erantzun zuten (artetik errateko, eztabaida horiek guztiak frantses ederrean izan dira; Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen hizkuntza nagusiak frantsesa izaten segitzen du 2020an!).
Ororen buru, bazterrak lasaitu ziren, Alain Iriartek bere burua ez aurkeztea erabaki zuelako eta EH Bai-k Jean-Rene Etxegarai sostengatuko zuela iragarri zuelako. Euskal Elkargoari buruzko apustu eta hautu taktikoez harago, eztabaida honen gibelean zegoen abertzaleek nola jokatu frantses ezkerrarekin edo zentro-eskuinarekin. (...)