Joanes Goyhenetche, gizon engaiatua
Battitta Boloquy - Joanes Goyhenetche, Ezterenzubi Intzaian duela 87 urte sortu zen. Laborantza ingeniari ikasketak Angers-en egin ondoan, Lekorne Garroan kokatua zen laborantza moldakuntza zentroa kudeatu zuen. Hazparneko laborantza eskolan ere kurtsoak eman zituen garaian. Ondotik Etxarriko AFMR (Association pour la Formation en Milieu Rural) zentroan sartu zen eta erretreta hartu arte...
Bizi politikoan, gazterik engaiatu zen. Enbata mugimenduan parte hartu zuen eta bere bizi guzian abertzale sailean inplikatu zen. Departamenduaren aldeko borroketan ere hor zen. 1997ko diputatu hauteskundeetan bere burua laugarren bozka eremuan aurkeztu zuen Michel Bergouignanekin, Abertzaleen Batasunaren izenean. (...)