Txomin Peillen, idazle poliglota eta polifazetikoa
Dominique / Txomin Peillen joan zaigu 90 urteetan. 1932an sortua Parisen, gurasoak zuberotarrak zituen, haatik frantsesez hazi zuten. Euskara bere baitarik ikasi zuen gaztetan Ibinagabeitia bizkaitarrari esker.
Gaztetik idazle poliglota eta polifazetikoa dugu, euskaraz nagusiki (zubereraz, gipuzkeraz eta gero batuan), bereziki eleberrian, saioan, olerkian, eta jakintza desberdinetako gaietan. Berrogeita zenbait liburu agertu ditu euskaraz, hiru frantsesez, bat gaztelaniaz... Aljeriako gerla denboran soldaduska han egina zuen erizain karguan, eta pazifista bilakatu zen abertzalea izanarren. Hemen, Eusko Alkartasuna alderdian jardun zuen. (...)