Eta gero hau!
Aspaldikoa da hastapena! Duela hogeita hamabost urte lagun batekin izan ginen Kortsikan oporretan. Ugartearen edertasunaz gain, herritarrekin nahi ginuen kurutzatu...
Pentsatzen ginuen hizkuntza egoera berdina izanez, baginuela zer partika, zer aipa Kortsikar jendearekin. Ez ginen gutti harritu hango abertzale zonbaitekin mintzatu eta, ohartu ginelarik ez ginela batere ikusmolde eta estrategia beretan. Guk pentsatzen ginuen gure eskolak sortu behar ginituela, berehala gure gisarat, hots gauzak eskuetan hartu behar ginituela hizkuntza bizirik atxikitzeko. Haiek aldiz honela zioten: «Guk politikoki poderea hartuko dugu eta gero hizkuntza inposatuko...» (...)