2017ra begira
en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Frantziak ezin du onartu Euskal Herriaren ezagupena, ez linguistikoa, ez lurraldearena, hori bera Frantziaren batasun eta “berdintasun” (uniformitate) ereduaren kontra doalako.
Hauteskundeetatik hauteskunde arteko tarteak hartu ohi ditugu ziklo gisa, agintaldi batean egin denari begiratu eta heldu den agintaldian etor daitekeenaz solasean hasten gara, zerbait aldatzen balitz bezala… 2017ko udaberrian hauteskundeak dira Frantzian, presidentea eta diputatuak hautatuko baitira. Ustekabe handirik ez bada bederen, Errepublikanoek irabaziko dituzte, Alderdi Sozialistaren irabazteko aukerak lurra baino beherago baitaude eta Fronte Nazionalak nekez lor bailezake bigarren itzulian nagusitzea.