Brexit eta alardea

AlardeaEuskal Herriak aske eta independente izateko eskubidea dauka, beste edozein herrik bezala. Herri bat delako, nazio bat delako, nahi du independentzia. Beraz ez da zilegi menperatua  izatea. 

Uda bi gertakari polemikok hasi eta bukatzen dute Euskal Herrian, azken urteetan. Bata Irunen, bestea Hondarribian. Emazteek ere alardean parte hartzeko duten eskubidea da zalapartaren iturburua.

Apirilean herri galdeketa egin zuten Luzaiden, jakiteko emazteek parte har dezaketen bolant dantzan ala ez. Gehienek erabaki zuten baietz, baina galdeketa egitearen oinarriak berak zenbait lagunen kexua sortu zuen. Emazteek ez dute gizonek baino eskubide gutxiago dantza egiteko, eta nehork ez du eskubiderik emazteei debekatzeko dantza egitea. Hori bozketara eramateak erran nahi du bi aukerak berdin zilegi direla.

Demokrazia zuzena eta erabakitzeko eskubidea garai hauetako gai izar bihurtu direnean, norbaitek planteatu ote du Hondarribiko alardearen auzia berdin konpontzea? Ez; hori bozketara eramatea emazteen eskubideen urraketaren aukera onartzea delako. Eta hori ez da onargarria, bistan denez.

Haatik, ez da eskubide kontu bat Europako Batasuneko kide izaten segitzea ala ez. Herri batek libreki erabaki dezake – eta libreki baizik ezin dezake erabaki – nahi duen beste herri batzuekin parte hartu erakunde komun batean, adibidez.

Alde horretatik, Erresuma Batua autodeterminatu da Brexit-aren karietara. Eskoziak, ordea, ez dauka autodeterminazio eskubidea erabiltzeko aukerarik, herri gisa badagokio ere. Erresuma Batuak erabaki du ez dela gehiago Europako Batasuneko kide izanen. Hori edo kontrakoa erabakiz ere, herri aske izaten segituko du. Eskoziak ez dauka eskubiderik erabakitzeko ea Europako Batasunaren parte izan nahi duen ala ez. Ez du bozkatu Eskozia gisa. Erresuma Batuko gainerako biztanleen gehiengoak erabaki duena egin beharko du Eskoziak ere. Herri askea balitz, Europako Batasuneko kide izanen zen oraino, ingelesen erabakiaren menpe izan gabe.

Euskal auziak zerekin dauka lotura handiena? Brexit-en erreferendumarekin ala alardearekin?

Alardean emazteekin egiten den bezala, nehork ez du eskubiderik herri bati askatasuna kentzeko, indarrez, maltzurkeriaz, legediaren tresna guztien bidez eta kulturaz baliatuz.

Haatik, aske bizi ala bi estaturen menpe bizitzen segitzea galdetzen bazaio Euskal Herriari, bi aukerei zilegitasun bera ematen zaie.

Hots, adierazten da zilegi dela herri bat okupaturik mantentzea.

Euskal Herriak aske eta independente izateko eskubidea dauka, beste edozein herrik bezala. Herri bat delako, nazio bat delako, nahi du independentzia. Beraz ez da zilegi menperatua izatea, eta are gutxiago zapalkuntzaren biktima direla ikusten ez duten herritarren eta zapalkuntza hori bermatzen duten agenteen esku uztea menperatua izaten segitzeko aukera. Gisa horretan, Frantziari eta Espainiari eginen genieke sekulako oparia: “zuek erabaki duzue!”. Eta ez! menperatzaileek anitzez baliabide gehiago daukate herri honi sinetsarazteko hobe duela menperaturik segitu (menperatua dagoela ukatuz).

Herria delako badagokio independentzia. Ez balitz herri (Espainiako edo Frantziako eskualde bat balitz), ez legokioke independentziarik. Eta beraz “erabakitzearen” kontu hori ere ez litzateke planteatuko. Uste baldin badugu proiektu independentista aitzina eramateko abertzaletasunaren mezua dela lehen planotik kendu behar dena, eta abertzaletasuna aitzinean jarriz Podemosi zerbitzu egiten diogula, erran nahi du uste dugula gure herria hila dela. Ez da garai kontua edo arkaikoen eta modernoen arteko polemika. Herria gara ala ez gara. Ez bagara herri, ez da sortuko independentista berririk. Hots, herri izaera ez aipatzea, independentziaren kontra egitea da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Brexit eta alardea

  1. Gogoeta bikaina, Eneko!
    Abertzale izateak egiten gaitu independistak. Zuk diozun moduan, herri bat garelako aske izateko eskubidea dugu, eta ez batzuk dioten bezala “independentzia nahiko genuke hobeto bizitzeko”. Horrela balitz, Frantziako edo Espainiako edozein eskualdek independentzia eskatzeko eskubidea ukanen luke.
    Zinez deigarria da Espainiako Podemosekoek euren aberria aldarrikatzea “la patria española”, Iñigo Errejonek egiten duen moduan, eta momentu berean, Euskal Herrian, alderdi horretako kide euskaldunak (euskaraz mintzatzen direnak) esatea beraiek munduko herritarrak direla.
    Ideiak eta kontzeptuak argitzearen behar handia dugu euskaldunok kolonizatu sindromea gainetik kentzeko.
    Edurne Alegria Aierdi

Comments are closed.