Euskal eta euskarazko

Euskal

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Irakasle batek kezka agertu zuen Twitterren duela zenbait egun. Hogei bat urteko ikasle talde bat zeukan, denek D ereduan ikasia, eta bakar batek ere ez omen zuen sekula entzun Eneko Aritzaren izenik, ezta ere hari buruzko deus. Eta gehitu genitzake beste hainbat adibide: ez da irakasten Euskal Herriko historia, ez geografia, ez kultura… Ongi ikasi beharko dute frantses (edo espainol) literaturari buruzko xehetasun oro, baina guztiz azaletik landuko dute euskal literatura. Twitterreko erabiltzaile batek erantzun zion ez direla nahasi behar euskal hezkuntza sistema eta euskaraz egiten den espainol hezkuntza sistema (gehitu genezake partez euskaraz egiten den frantses hezkuntza sistema).

Sistemaz ari gara, bistan da; ez sistema horretako irakasleez. Alabaina, badira Euskal Herriarekiko arduraz jokatzen duten irakasleak, eta bilatzen dituztenak zirrikituak espainol edo frantses sistema horren bazterretik Euskal Herriko historia edo geografia azaltzeko. Baina oinarrian daude Frantziako edota Espainiako Hezkuntzaren manua eta azterketaren mamua.

Horrekin agertzen dena da euskaraz egiten den guztia ez dela he

rri ikuspegi batekin egiten, ez dela “euskal” ikuspegi batekoa. Espainol edo frantses ikuspegi politiko-administratiboa indartu eta zabal daiteke euskaraz, ikastetxeetan bezala hedabideetan. Edo beste hainbat arlotan. Elebitasuna edota gauzak euskaraz egitea ez da beti herrigintzaren berme. Gure auzia ez da Frantzia edo Espainia (bere historia, administrazioa, kultura, propaganda…) euskaraz kontatzea. Ezta ere frantsesez edo espainolez ere eskaintzea euskaraz sortzen dena.

Zerbitzu guztiak euskaraz eskaini behar dira Euskal Herrian: euskaldunek eskubidea daukate euskaraz artatuak izateko, euskarazko arreta jasotzeko administrazioan, euskaraz egiteko erosketak, euskaraz jasotzeko informazio erabilgarri oro. Hori ere ez dugu bermatua, eta funtsezko borroka da.

Baina funtsezko borroka horrek ez digu estali behar beste bat. Euskaraz den guztiak ez du Euskal Herria egiten. Euskaraz informatzeak edo euskaraz hezteak berak ez du berez bermatzen herri ikuspegia garatzea. Alabaina, euskaraz egin daiteke kazetaritza erregionalista bat: ikuspegi nazionala garatzen ez duen hedabide batek edo mundu zabaleko eta gai orokorretako berriak ematea beharrezkotzat ikusten ez duenak (espainolez edo frantsesez eskura dauzkagulako, zergatik egin indarra euskaraz egiteko?) ez du Euskal Herria egiten, ez du zinezko euskal ikuspegiko euskaltzaletasuna. Espainia edo Frantzia eleanitz baten alde egiten du, euskaraz Espainian edo Frantzian bizi daitekeenaren ustea elikatzen du.

Euskaraz den guztiak ez du Euskal Herria egiten.
Euskaraz informatzeak
edo euskaraz hezteak berak
ez du berez bermatzen
herri ikuspegia garatzea.

Paradoxa bat da. Espainiaren eta Frantziaren postura ideologikoa zalantzan jartzen ez duen euskaltzaletasuna, itxura batean euskararen alde ari da; funtsean, ordea, euskara itotzea helburu duen sistema politiko bat iraunarazten du, eta epe luzera, euskara da galtzaile aterako. Alabaina, sistema horrek ongi zedarrituak ditu hizkuntza bakoitzaren eskubideak. Ustezko elebitasunaren eta euskarazko irakaskunza orokortuaren aitzakiak erabiltzen dituzte EAEn, euskaldunek erdaldunek bezainbat eskubide daukatela adierazteko. Espainolari ongi datorkio euskal ikuspegia beharrean espainol ikuspegia euskaraz ematen duen sistema hori, balio diolako euskararen egoeraz kezkatuak direnei leporatzeko ez daukatela kezkatzeko arrazoirik. Baina, legez, euskara “eskubidea” da eta espainola “betebeharra”. Ipar Euskal Herrian, euskara ez da eskubide izatera heltzen. Baina euskararen aldeko borroka ez da bukatzen frantsesez dagoen guztia euskarara itzultzearekin.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).