Egilearen artxiboak: Eneko Bidegain


Euskara, marra gorria

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Frantziako hauteskunde sistema ez da egina boterean dagoena dudan ezartzen duten talde politikoentzat. Ez da egina gutxituak eta zapalduak diren komunitateentzat eta herrientzat. Egia da Frantziako azken hauteskundeetan “lurrikara” gisako bat gertatu zela, eta tsunami macronistak hankaz gora igorri zituela ordu arte politikaren zutabe nagusiak ziren alderdi sozialista eta RPRren ondorengoak.

Baina haien ordez jarri zen haien barnean hazi zen ildo politiko bat, alderdi sozialistako eta Les Républicains- eko hondarretatik hazi zena. Ez zen berrikuntzarik, baizik eta botere hegemonikoaren berrantolaketa bat. (...)


Iparra-Hegoa, 25 urte

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Heldu den martxoaren 23tik 29ra, 25. edizioa izanen du Iparra-Hegoa asteak. Urruñako eta Segurako lagun-talde batzuek besta batean ezagutu zuten elkar, eta handik sortu zen Seguran Ipar Euskal Herriari buruzko aste bat antolatzeko ideia. Geroztik bide handia egin du ekimen hark, eta zilarrezko ezteiak ospatuko ditu, osagarri onean eta segida bermatzen hasirik, belaunaldi berrien inplikazioari esker.

Agenda eta egituraketa instituzionalak diseinatzen duen politikak euskaldunak elkarrengandik urrundu gaitu azken urteetan. Urratzen ari den oihal hori berriz josteko hariak dira Iparra-Hegoa bezalako ekimen ttipiak, leku finko batekoak, baina leku horretako herritarren bista zabaltzen laguntzen dutenak. Eta ez bakarrik “Iparraldea” eta “Hegoaldea” elkarrekin harremanetan jartzen dituztelako: Iparra-Hegoak loturak eraiki ditu Euskal Herri osoko jende eta ekimenekin. (...)


Biziminez

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Zuhaitzak biluzten diren urtaroak eramaten ditu adiskide anitzen biziak, haizeak hostoak bezala. Zenbat artistak ez du eman azken hatsa udazken hondarrean edo neguko hilabete hotzetan? Denak ez dira, bizi luze eta emankorraren bukaerara heldu ondoan, ufada ahul batek bultzatuz erortzen direnak.

Ustekabean udako ekaitz bortitzak eraman dituen zuhaitz lerdenak ere erortzen dira, edo denbora gabe ihartu direnak. Euskal kulturak izan ditu bere dolu egunak 2019an. (...)


Urak mugitzen

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Berriki aurkeztu dute Ehun izeneko mugimendu bat, Euskal Errepublika helburu duena eta 2020ko otsailaren 15ean euskal errepublikaren eguna ospatuko duena Euskal Herriko hainbat lekutan. Egun batzuk geroago, gazte mugimendu berri batek egin zuen agerraldia: Jargi.

Ez dira azken urteetan agertu diren ekimen bakarrak; bertze talde franko ere biltzen da ezker-eskuin, beren gogoetak egiteko edo proposamenak lantzeko. Talde bakoitzak bere irakurketa dauka, eta batzuk kontrajarriak izan litezke, baina horrek guztiak erakusten du, aski isilik eta diskrezioz bada ere, Euskal Herriko herritar batzuk gogoeta sakonetan ari direla eta bide berriak urratzeko proposamenak lantzen dituztela. (...)


Indarra lege

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Kataluniako auziarekin entzuten ari gara Euskal Herrian maiz entzun ditugunak. Kataluniako prozesu independentistagatik preso daudenen kontrako kondenak salatzeko protesten harira, Espainiako Gobernua eskatu eta eskatu ari zaio Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteari indarkeria salatzeko. Torrak salatu zituen Bartzelonako barrikadak, irmoki, gainera.

Baina Espainiako Gobernuarentzat berdin zuen: segi eta segi indarkeria gaitzesteko eskatzen. Espainiako Gobernuak ez du, bada, gaitzetsi poliziaren bortizkeria, zauritu larriak utzi dituena. Eta beste indarkeria anitz. (...)


Neurrixkak

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Frantziak zangopilatuta daukan Euskal Herriko zatian, euskarak egin du bide. Zein norabidetan?

Hori besterik da. (...)


Kultura zaindu

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Uda honetan, aste bateko epean, iritzi artikulu bat, Twitterreko hari bat eta elkarrizketa luze bat argitaratu dira, denek gogoan eduki behar genituzkeenak.

(...)Euskal Herrian, ..., Pako Aristik dioen bezala, autoak erosteko ematen dira laguntzak (Jaurlaritzak 5 milioi euro eman zituen), ez liburuak erosteko. Horretan gaude." (...)


3B: Brebeta, Baxoa eta beroa

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Frantziak sutsuki defendatzen ditu frantsesa, frantsesa eta frantsesa. Eta beti dauzka jomugan bretoiera, okzitanoa, euskara eta gainerako hizkuntza gutxituak. Frantziarentzat hizkuntza horien garapena mehatxu bat da.

Beraz, hizkuntzen aberastasunaren eta ondarearen izenean tartarikan arituko da beharbada, baina oinarrian, komeni zaio euskara hilzorian egotea. Hilzorian, bai. Ez hila. Pixka bat irakasten eta doi-doia erabiltzen den bitartean, komeni zaio euskara bizitzea, horrek ematen diolako kolore pixka bat bere irudi uniformeari. Desagertzeko heinean dauden espezieak zaintzen dituztenean bezala, ale bakar batzuk gelditzeko, baina postaletarako bakarrik. (...)


Azterketak

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Uda hastapena lotzen dugu herriko bestekin, hondartzarekin, mendiarekin, oporrekin, bisitatuko ditugun herrialde eta hiriekin… eta azterketekin.

Brebeta, baxoa, selektibitatea, unibertsitateko azterketak, EGA, ingelesa… ekaineko amesgaiztoak dira milaka ikaslerentzat. Gisa bateko edo besteko azterketa ereduak baldin badaude ere, urte bukaerako azterketa hesi bat da aitzina segitu nahi dutenentzat. Hesi hori irekiko zaie azterketa gainditu dutenei bakarrik. (...)

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak