Lurzaindiak gauza epaituaren autoritate ukatzea salatzen du
LURZAINDIA - Estatu Kontseiluak, 2024ko irailaren 17ko erabaki baten bidez, bukera eman dio Lurzaindiak Domintxineako biztanleen elkartearekin batera Arbonako herriko etxearen kontra daraman 7 urteko borrokari : Euskal Hirigune Elkargoak 2023ko abenduan aurkeztutako kasazio-errekurtsoa ez onartua izanak, auzia hetsi eta arrazoin ematen dio LURZAINDIAri; hau da, Arbonako herriko etxeak laborantxako lur sailkatua den Etxeta lursailan onartutako eraikuntza eta egokitze agindu guziak baliogabetuak direla.
Gaur egun, Euskal Hirigune Elkargoaren helegitea da beraz ez onartua, eta, halere, epai guzi horiek kondutan hartu gabe, etxe multzoaren antolaketa eta eraikuntza lanak segitu dira inpunitate osoz. Laborantxako lurra, beste behin, sakrifikatua izan da. LURZAINDIAk, Euskal Hirigune Elkargoko hautetsiei, suprefetari eta prefetari eskatzen die, gauza epaituaren autoritate ukatze horren aurrean beren asmoa adieraz dezatela. (...)