Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Minga zer da? Kitxu (edo quechua…) hizkuntzako hitza, erran nahi duena «helburu batekin egiten den lan kolektiboa». Iduri luke ere munduko beste herri edo kultura batzuetan, ber printzipioa aurkitzen dela.
Konkretuki, Minga prozesu sozial zabal bat bezala ikusi behar da, mugimendu herrikoi bat osatzea helburu duena, oinarritik edo periferiatik abiatzen dena. Bi ardatz aurkitzen dira haren funtzionamenduan: alde batetik, eztabaida piztea helburu bat edo batzuk finkatzeko xedez; bestaldetik, helburu horiek gauzatzea lan kolektibo bat bultzatuz. (...)