Presoak
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua!
Bakegileak - Aieteko konferentziaren 10garren urtemugan, gatazkaren konponbidearen alde hartzen dugun engaiamendu berriaz haratago, dei zabala luzatzen dugu indarrak bil ditzagun etapa berri bati aurre egiteko. Frantziar gobernuaren inertziaren aurrean, eta PNATen karmintasunaren aitzinean, mobilizazio fase berri batera pasatzea erabaki dugu, ekintza indartsuago eta determinatuagoekin. Fase berri honek, bolondres guztien engaiamendua eskatuko du, bakoitza bere heinean eta maila ezberdinean.
2022ko urtarrilaren 8an Baionan antolatzen dugun manifestaldia, fase berriaren abiapuntua izanen da nahi duten guztientzat, aktiboki izen emateko parada izanen da. Urtarrilaren 8ko mobilizazioa Baionako hiru toki esberdinetatik abiatuko da arratsaldeko 3 etan, Lauga, Geltokia eta Euskaldun plazatik. Zutabe moduan Baionako karrikak zeharkatuko ditugu berantago komunikatuko dugun toki batean bukatzeko. Gaurdanik toki mailako dinamikak martxan jarriko ditugu eta eguberriko bakantzetan hitz ordu esberdinak antolatuak izanen dira.(...)