Presa dugulako, orain presoak!

PrintFriendly and PDF

UZT-10-1024x724
Jakes Esnal eta Unai eta Ion Parot anaiek 31 urte bete dituzte preso apirilaren hasieran. Espainian kartzelatua den Unai, 1990eko apirilaren 2an atxilotua izan zen, eta atxiloaldian torturak pairatu zituela salatu zuen. Xistor, Jakes eta Ion egun batzuk berantago atxilotu zituen polizia frantsesak. Azken biak gaur egun Frantzian kartzelatuak dira. Xistor, 2020ko azaroaren 24an libratu zuten, baldintzapean. Esperantza baten iturri izan daiteke hau, azken urteetako baldintzapeko askatasun eskaera guztiak sistematikoki ukatu bait dizkiete.

PRESA DUGULAKO, presoei kartzelaz haratago, beste perspektiba bat emanen dien etapa berri baten perspektiba behar dugu.

31km-ko martxa bat antolatzen dugu, bete dituzten 31 urteak irudikatzeko, uztailaren 10ean, Baionatik Donibane Lohitzunera.

Bakearen bidean, inoiz baino gehiago PRESA DUGULAKO ! PRESOAK ORAIN! ION JAKES UNAI GUREKIN!

Informazio bilkura:

Laguntzaileentzat informazio bilkura bat antolatzen dugu bideo-konferentziaz, ekainaren 3an, arratseko 7etan.

Gai ordena:

- martxaren aurkezpena, ibilbidea, laguntzaileen lana, informazio teknikoak.

- ekaineko ekimen parte hartzaile baten proposamena (30km/oreneko bide panelak, 31km/orenera aldatu)

Bilkurarentzat izena emaiteko : https://forms.gle/MPGr3aJJk2aD8YLq7

One Comment

  1. Jakes LAFITTE
    Posted 01/06/2021 at 08:17 | Permalink

    Egun hauetan istiluak eta beldurrak izan dira nagusi Okzitaniako Dordonha departamentuan. Bere zigor denbora eginez gero, gizon bat zen istiluen eragilea, eta agintariek ehun jendarma baino gehiago mobilizatu behar izan zituzten. Presondegitik irten ondoren bere emazte ohiari eraso bat egin zion. Naski Bruno Dupont Morreti Frantziako justizia ministrorari zergatik askatu zuten eskatu diote kazetariek. Ministroaren ihardespena sinplekeriaz apaindurik heldu zaigu ” Bere zigorra bukatu zuen, orduan zilegi zen askatzea” Zergatik ez du gauza bera esaten euskal presoei buruz? Herrialde baten askatasunaren alde borrokatzea emazteen kontrako indarkeria baino larriago ote dagoelako ote da? Benetan nazkagarri eta kezkagarria da ministroaren jarrera.

Utz iruzkin bat

Zuen emaila ez da sekulan argitaratua izanen, ez eta ere komunikatua. Betetzea baitezpadakoak diren guneak * batekin markatuak dira.

Connect with Facebook

*
*

Ondoko HTML elementuak erabil ditzakezue <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak