31 urte aski da! Baionatik Donibane Lohitzunera 31 km-ko martxa

31Ur

BAKEGILEAK

Denbora badoa! Orain presoak! Uztailak 10 mobilizatzen gira! 31 urte, 31 km! Bete dituzten kartzelako urteak bezainbat kilometro eginen ditugu uztailaren 10ean. Baionatik abiatuko gira 8.00etan. Ibiltariak Angelu, Biarritz, Bidarte eta Getariatik pasako dira. Heltzea Donibane Lohitzunen:  manifestazioa arratsaldeko 5etan “Zaldien digatik”, Luis XIV plaza arte.

31 urte 31 km.. Argibide teknikoak.

Martxak 31 km egiten ditu, Baionatik abiatuz, Angelu, Biarritz, Bidarte, Getari trebeskatuko ditugu. Donibane Lohitzunen bukatuko da manifestaldi batekin hitzordua arratsaldeko 5etan Zaldien digatik. Martxa nagusiki itsas bazterretik pasatuko da, eta bere zailtasun bakarra da luzea dela. 5 etapa eta hitzordu desberdinekin antolatu dugu (ikus azpian). Etapa batean edo gehiagotan parte hartu nahi baduzu izena emaitea aholkatzen dugu. Etapa osorik ere ez baduzu egiten izena eman, bitarteko hitzorduak badira, horrela parte hartzaile kopurua aurreikusten ahalko dugu antolaketarako. Izena eman hemen : https://forms.gle/g1tznQk2P3rQHGmj6

Osasun egoera ikusirik, parte hartzaile guziei ura eta jatekoa berarekin ekartzea eskatzen diegu (urari dagokionez martxaren ibilbidean ura hartzeko guneak izanen dira baita logistikak aurreikusiko du ur kopuru bat badaezpada). Eguerdiko bazkaria pik-nika izanen da, bakotxak berea ekarri beharko du, Biarritzeko Atalai gunean eginen dugu.

Martxa osoan sokorritzaile ekipa bat izanen dugu gurekin. Ez ahantz uda betean girela, beraz eguzkitako krema, txapela eta ur kantitate bat aurreikusi (bederen litro bat) otoi.

Parte hartzaile bakotxa antolatu beharko da abiatze gunera hurbiltzeko baita helmugatik sartzeko (ez dugu nabetarik antolatzen jendea berriz ekartzeko, halere ibilbide osoan Chronoplus, autobus eta treina hartzen ahal da erreski).

Ibilbidea:

1.Etapa Baiona – Angelu La Barre (6km, 8:00-10:00)

– 8:00 abiatzea Roland Barthes zelaigunean (Material banaketa, abiatze argazkia, hitz hartzea). Abiatzea 8:30tan izanen da.

– 9:15 Portuko itzulgunea (France Asia)

– 9:45 Laket portua Angelu

– 10:00 La barre Angelun heltzea pausa 15 min.

2.Etapa Angelu – Biarritz (7km, 10:00-12:00)

– 10:15 La barre Angelu

– 11:00 Amodiozko ganbararen kioskoan

– 11:30 Biarritz Itsas argia (Enperatrizaren bulebarreko bide gurutzean)

– 11:45 Palazio hotela (itsas bazterreko pasalekuan)

– 12:00 Heltzea Atalaian (bazkari pik-nika oren 1)

3.Etapa Biarritz – Bidarte (7km, 13:00-14:50)

– 13:00 Portu zaharra Biarritz

– 13:15 Itsas bazter ederra plaza Biarritz

– 14:00 Ilbarritzeko itzulgunea (Bidarte sartzea)

– 14:35 Heltzea Bidarteko plazan (pausa 15 min)

4.Etapa Bidarte- Getari – Akotz (5km, 14:50-16:00)

– 14:50 Bidarteko plaza

– 15:20 Uhabia hondartza

– 15:35 Getariko portua

– 16:15 Akotz Lafiteniako itzulgunea

5.Etapa Akotz – Donibane Lohitzune (5km, 16 :15 –18 :00)

– 16:15 Akotz Lafiteniako itzulgunea.

– 16:30 Erromadi hondartza

– 17:00 Zaldien diga MANIFESTAZIOA (Thiers boulebarra / Victor Hugo boulebarra / Portua / Luis XIV plaza)

– 17:45 Hitz hartzea Luis XIV plazan

Izena eman hemen : https://forms.gle/g1tznQk2P3rQHGmj6

Ekimen parte hartzailea…

Joan den asteburutik Baiona eta Donibane Lohitzuneko erdiguneak 31km ordura mugatuak dira ! 31km ordu ?

Uztailaren 10eko martxara arte iraunen duen ekimen parte hartzaile bat bultzatu nahi dugu, Ion Parot, Jakes Esnal eta Unai Parot 31 urte preso direla salatzeko. Ekimen sinplea da : herri zentro guzietan diren 30km orduko panelak moldatu 31km ordura. Horrela, ez dugula onartuko preso hauek urte bat gehiago preso egotea aldarrikatu nahi dugu, aski da ! Denbora badoa ! Ion, Jakes eta Unai gurekin !

Nola parte hartu 5 etapatan:

1- Gurekin harremanetan sartu pegatinak berreskuratzeko [email protected] edo inprimatu erantsia den prototipoa (esku lan piskat)

2- Zerrendatu zure herriko 30km oduko panelak.

3- Kasu panel batzuk gora dira beraz aurreikusi zurubi bat, edo pertsona baten gainean igotzea… (ikus argazkiak)

4- Eman pegatina 0-a gainean edo inprimatu duzun prototipoa moztua itsatsi.

5- Hartu argazki bat eta igorri [email protected] (argazkian agertu behar dira parte hartzaileak eta paper bat nun idatzia den zuen herria eta #letempspresse #OrainPresoak)

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).