Lurzaindiaz, espekulazioari mugak!
Laborantza lurren mantentzea garrantzi handikoa da lurraldearen eta laborantza garapenaren kudeaketan. Tamalez, laborantzan erabiliak izan diren lursail anitz ari dira azken urteetan galtzen Euskal Herri osoan: laborantzaz batere interesik ez duten lur erosleek bestelako ideiak dituzte espazio horiendako. Lur horien zaintzeko sortu da Lurzaindia, espekulazioaren kontra borrokatuz, lurrak kolektibizatuz, lurrak landuko dituztenek erabiltzeko.
Urte bukaera arte, parte hartu Lurzaindiaren finantzaketa kanpaina berrian, elikatzen gaituen ama lurra ontasun kolektibo izan dadin eta merkatu espekulatibotik atera dadin. (...)