Ulertu
Euskaraz, Donapaleutik… mundura!
2017ko otsail honetan ere, 1997ko otsailetik geroz, urtero egiten duten bezala, Zabalik elkartekoak, otsaileko lau ostegun arratsendako egitarau batekin agertzen zaizkigu, lau ostegunez Donapaleun euskarazko konferentzia bat eskainiz! Usaian bezala hitzaldi horien gaiek mementoko aktualitate hurbila barnagotik eta berdin beste ikuspegi batzuetarik landuko dute. Hots, gaiak biziaren edozoin arloetara idekiak izanen dira (ekonomia, ekologia, kultura, historia, politika, soziolinguistika, … edozoin), eta adin, sexu, jatorri, bizimolde desberdinetako hizlariekin jorratuko dira…
Helburu nagusia edozoin gai euskaraz tratatzea eta elgarrekin solastatzea dutenez, ikus jarraian aurtengo menu tirriagarria!

by
by
by
by
by