Gainekotx Klixka


Zer dela, zer dela?

Aspaldi, herri batean batzuek gostukoa ez zuten zerbait gertatzen zelarik (usu harreman edo morala istorio) gauaz jujatua zenaren etxe ondoan «tutak edo galarrotsak» joiten ziren. Arrabots ainitz egiten zen eta akusazioak lerrokatzen forma hau erabiliz: «Zer dela, zer dela?, Etxelarreko Pettan gauaz auzoan ibiltzen dela...»

Aurten fruituak trumilka badirelako, nere sukaldean erreximenta egiten ari nintzala, galarrots horiek jin zaizkit gogora eta hara zer entzuten nuen nere baitan... (...)


Tresna ala jendea?

Beste askotan eta askok bezala nere erosketak egin ditut herriko supermerkatuan goiz huntan. Ohartua nintzan aitzineko aldietan, langileak bazirela kesen arraberritzen ari. Ez zela urguluz egin nuen nere baitan, kesazainek usu arazoak zituztelako tresna zaharkitu batzuekin eta ardura beha egoiten baiginen.

Egun, nere zakua beterik hurbildu naiz kesetara eta beha egoiteko plantatua nintzela, huna nun saltegiko langile batek erraiten didan... (...)


Nunbait sortu izana

"Burasoak ez dira hautatzen, Familia ez da hautatzen, Ez eta ere, Manillako espaloiak, Pariseko edo Algerkoak, Ibiltzen ikasteko., Nunbait sortu izana,, Sortu denarentzat, Beti halabeharra da"...

Huna Maxime Leforestier-k, duela urte parrasta bat atera zuen kantua. Egun entzun dut irratian eta berriz ere itzulipurdikatu nau. Testo hunek sartze ainitz baditu. Nik, kantu horren hitzak erabiltzen ditut, norbaiti Euskaldunak atzerakoiak edo zokokerietan ari girela entzuten diodalarik.(...)


« Il n’y a pas d’études supérieures et d’études inférieures »

Hara zonbait denbora hauetan entzun daitekeen solas bat.

Biziki gostukoa dut erran hori eta hauxe pentsarazten daut: "A, azkenean ohartu dira. Hemendik aitzina, burasoei, haurrei eta gazteei erranen zaie biziaren atarian delarik, zer egin, zer ofizio hauta deliberatu behar delarik, zertan «gostu» den gogoetatu behar dela, zertan trebe sendi giren gogoetatu behar dela." (...)


Konektatuak bai… bainan zeri?

Berriki, nere usaiako igerialdia bukaturik, aldageletan nintzala, andere gazte bat sartu zen bi haurrekin: batek bost urte inguru zituen eta besteak gehienez bi (oraino xatarra ipurdian zuen hasteko). Itxura guzien arabera, zaharrenak igeri kurtsoak hartu behar zituen eta frango tinko zabiltzan tenorearekin.

Amak haur ttipiena altxatu zuen banka gainera eta bere sakelako telefonoa eman zion. Haurra berehala joko zerbaitetan hasi zen arazorik gabe, usatua zela ageri zuen. Anartean amak bestea lagundu zuen buluzten eta urera joaiteko beztitzen. Hara adibide horren ondotik ukan gogoetak... (...)


Kultura

Zertako balio du kulturak? Hobeki bizitzen laguntzeko, memento goxo eta eder batzuetan murgiltzeko bakarrik, egunerokotik ihes egiteko, edo ere biziaren zailtasuna beste molde batez erraiteko, besteak bizi duenaz jabetzeko... Eta zer erran herritarrak elkartzeko estakurua bilakatzen delarik? Zinez orai, sekulan baino gehiago horren beharra dugu.

Eta denbora hauetan hainbeste arrengura sortzen duen enpleguari ere erantzuten dio: lanbide ainitz sortzen du kulturak. Beraz, zergatik hain gutti aipatzen da hauteskunde garaietan? (...)


Lertsun istorio…

Urte guziz bezala lertsunen solaseri so egon naiz.

Hara aurten entzun dudana.


Aberea, aberea da!

Lanetik etxera nentorren batez, nere aitzinean auto bat karakoilaren gisa zenbilela aurkitu nuen. Arrastaren argiak beti piztuak… "Oraino turista galdu horietarik bat daiteke" egin nuen nere baitan.

Ezinbestean, hurbil hurbila gertatu ginelarik, zer ikusten dut bere gibeleko berinan? Autokolante bat, hiruki gorri batekin eta barnean zakur baten marrazkia eta hauxe idatzia zen: "Kasu abere bat dago hemen !"


Talamoni

Egun hauetan "Lehoina eta ulitxa" alegia jin zaut gogora, kortsikar hautetsiek egiten dutenari eta parean duten Valls ministroari (eta beste frrrantsesss askori) pentsatzean.

Zoin on den holakoen entzutea : Kortsika herri bat da, herritarrek beren hautetsiak hautatu dituzte eta hauek Kortsikar oso gisa plantatzen dira. Ez dira Frantziaren herrialde bat bainan Frantziak bereganatu duen herri bat. Beraz dudarik gabe, haien hizkuntza erabiltzen dute eta haien herria defenditzen dute…