Egilearen artxiboak: Eneko Bidegain


Zubiak eta harresiak

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Herri honek askatasuna behar du, eta hori ez da bozkatzen, mundu guztiari berez dagokion eskubide bat da. Askatasuna ukatzen duenarekin ez dago negoziatzerik. Bide honek garamatza herriaren zatiketan sakontzera. Zubiak eraiki beharrean, harresiak eraikitzen ari gara.

Zatiketa administratiboaren onarpenean eta EAEren zentraltasunean oinarritu bada estrategia politikoa, normala da Euskal Herriko ekialdea ez inplikatua sentitzea Gure Esku Dago-ren dinamikan. Halako aldarrikapen bat duena ez da sekula izanen mobilizazio nazionala. (...)


Hau ez da…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - “Hau ez da Frantzia, hau ez da Espainia; Euskal Herria da!”. Oroitzen, duela hamarkada pare bateko lelo eta kantu hartaz? Beldurtzeko da ez ote den itzuli behar orduko oinarrizko ikasgai hartara, ohartzean zenbateraino sartua den “hemen Espainian” edo “nazional mailan” (Frantziaz aritzean), zenbat begiratzen zaion Frantziako politikari, zenbat aldiz ematen diren Espainiako datuak EAEkoekin konparatzeko, nahiz eta “Estatu mailan” erran, zein etxeko ditugun Espainiako edo Frantziako erreferentziak…

Aldi berean, Euskal Herri osoa aintzat hartzen duten datu eta berriak biziki bakanak dira. Egunerokotasun horrek eragiten du biziki barneratua dugula Euskal Herria Espainiako edo Frantziako eskualde bat dela. Naturala balitz bezala. Hori islatzen da gaur egungo estrategia politikoan ere. (...)


Urtemuga anitza

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - 1918 urtean Oñatin Euskal Herri osoko ordezkariak bildu ziren Eusko Ikaskuntzaren lehen kongresuan. Erakunde nazional hark bultzaturik, Euskaltzaindia sortu zen ondoko urtean. 1968an euskara batua sortu zen. 1998an, Euskal Herri osoko alderdi, sindikatu eta erakundeek izenpetu zuten Lizarrako akordioa. Hark bide eman zion Euskal Herriko erakunde nazionalak sortzeko prozesuari.

Hogei urte, mende erdia eta mendea. Hiru urtemuga horiek badute gisa bateko lotura. Euskal Herriaren egituraketa eta batasunaren ardatzak izan ziren. Zentzu politiko sakona duten hiru gertakari. (...)


Independentzia, ekialdetik ere

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Herri elkargoaren sorrerarekin, ziklo bat bururatu da. Beharbada mementoa etorria da euskal estatu baten ideia hedatzeko, halako proiektu bat lantzeko eta herritarren artean zabaltzeko. Herri gisa dena dugu galtzeko Frantziak eskaintzen duen menuarekin. Dena irabazteko askatasunarekin.

Jendeak harriduraz hartuko duela? Hastapenean, hain segur. Baina harriduratik lortzen da jendearen gogoetak aldatzea, pentsamenduak mugitzea. (...)


Katalunia eta gu

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Arazoa estrukturala da. Demokrazia, diktadura, errepublika edo monarkia izan, ezkerra ala eskuina, Espainia inperio bat da, eta zapaldurik dauzkan herriak espainoltzean oinarritzen da bere indarra. Eta baita Frantziarena ere. Baldintza horietan, guretzat demokraziak diren ala ez eztabaidatzea, denbora galtzea da.

Utz dezagun Katalunia bidea egiten. Bitartean, lantokiz lantoki, elkartez elkarte, etxez etxe, egin dezagun lan isil bezain sakona: argituz zer den (eta zer ez) autodeterminazioa, demokrazia, zer den herria, zer den gizartea, herri zapaldu batean… Eta bakoitzak gure arloan lan egin dezagun herri kontzientzia indarberritzeko... (...)


Askatasunetik demokraziara

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Espainiako konstituzioak garbi dio Espainia “zatiezina” dela. Hori da Espainiaren zutabe nagusia. Hori gabe, gainbehera eror liteke. Horregatik, Espainiak ez du nehoiz onartuko, ez gaur ez bihar, bere konstituzioaren atal hori aldatzea.

Ez da, beraz, sekula posible izanen Espainiarekin adostea independentziari buruzko erreferendumik, erreferenduma egitea bera “zatiezintasun” hori dudan jartzea bailitzateke. (...)


Turismoa eta herria

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Uda honetan sekulan ez bezalako eztabaida sortu da turismoaren harira. Azken urteetan Donostia bihurtu da turismo masifikatuaren lekuetarik bat, eta horrek lekuko (bereziki parte zaharreko) jendearen kezka eragin du, lehenagotik Veneziako edo Bartzelonako herritarrek duten gisa berekoa.

Denak une batez turistak garelakoan, edozein gisetako turismoa itsu-itsuan onartu behar ote da? Herri gisa eta herri ikuspegitik lotzen gatzaizkio denak gai honi, edo herria bera eramanen du turismo masifikatuaren ur-laster honek. (...)


Ezin gehiago hustu

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - “Odol hustea gelditu” dela goraipatu dute hainbat lagunek, euskararen inkestaren emaitzak irakurtzean. Beti behar dugu alde ona ikusi… Berri onak nahiago, txarrak baino. Alabaina, lanaren emaitzaren fruituak ikusi nahi izaten ditugu. Naturala da.

Gaur egun, oraino, Frantziak segitzen du euskara hiltzen. (...)


Mirail faltsua

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Jantzi dendetako mirailetako isla ez omen da zinezkoa: garen baino argalago erakusten omen gaituzte, arropa erosteko gogoa pizteko.

Mugimendu abertzaleak hauteskunde guztien emaitzak ospatzen ditu, beti aitzinekoak baino hobeak direlako. Frantziako azken bozetan ere bazuen balentriarik aski, Euskal Herria Bai bigarren indarra izatetik hurbil egon zelako, batez beste bozen %12 eskuraturik. (...)

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak