Heroiak ez, biktimak

MonumentsauxMortsBayonne

Duela ehun urte bukatu zen munduan sekula izan den sarraski handienetako bat: Lehen Mundu Gerra. Milioika lagun hil ziren, “estatunazioen” eraikuntza garaian eta estatu haien arteko norgehiagoka giroan lehertu zen gerla hartan. Nazionalismoen talka hark suntsitu zituen milaka bizi, milaka familia, baita Euskal Herrian ere. 6.000 euskaldun hil ziren, Frantzia defendatzeagatik; beste milaka lagun zauritu ziren, beso bat, zango bat edo aurpegi zati bat galdurik; eta milaka desertore eta intsumitu ere izan ziren.

Ohore handienak jaso dituzte hildakoek, oroitarri, urteroko omenaldi eta guzti. Desohorea, aldiz, desertoreek, intsumituek eta haien familiek. Oroitarrietan zizelkaturik agertzen diren izenen jabeek bizia eman zuten “aberriarentzat”, hots, Frantziarentzat. Heroitzat jo dira beti, soldaduek gogo onez eta “abertzaletasunez” egin zutelako gerla, Frantziaren alde eta Alemaniaren kontra, Frantzian nagusitu den bertsio ofizialaren arabera. Bertsio horrek baditu kontrakoak ere. Historialari batzuek diote soldaduek ez zutela gogo onez egin gerla, baizik eta beste erremediorik ez zutelako, behartuak zirelako, bestela errepresio gogorra jasanen baitzuten. Gisa hartan, gerla egin zutenak biktima ziren: salbaikeriaren, armamentu lasterketaren edota estatu-nazioen harrokeriaren eta botere gosearen biktimak. Eta gogo onez joan zirela uste zutenak berak ere biktima ziren, aitzineko hamarkadetako buru-garbiketaren biktimak, sinetsarazi zietelako “besteak” animaliak zirela, errautsi behar zirela, zibilizazioaren edo Jainkoaren izenean.

Horren guztiaren gainera, euskaldunei buruan sarrarazi zitzaien frantsesak zirela, Frantziaren alde borrokatzea zela beren buruaren alde borrokatzea. Ez dakigu zenbat joan ziren gogoz kontra, ezta ere ustez gogo onez joan zirenek zer zioten, zinez. Frantsesak zirela eta Frantziaren alde bizia arriskuan jartzea edo galtzea onartu zuten horiek manipulazioaren biktima ziren, sekta bateko kide bat manipulatua den gisa berean. Frantziak erabili zituen eskola, armada, prentsa eta abar, Frantziarekin deus ikustekorik ez zuten eta frantsesik ez zekiten milaka euskaldun frantses bihurtzeko.

Ez dakigu zein jarrera hartuko zuen Euskal Herriak, independentea izan balitz 1914an; beharbada ez zen sartuko zurrunbilo hartan, neutro gelditzea erabaki zuten beste zenbait estatu bezala. Gisa hartan, 6.000 pertsonaren bizia salbatuko zen, milaka zauritu, alargun eta umezurtz salbatuko ziren. Eta beste milaka lagun ez ziren joko intsumitu edo desertoretzat; eta, beraz, ez ziren “traidoreak” izanen, ontasun gabetuak, deserrira kondenatuak edo kartzelaratuak.

Euskaldunei buruan sarrarazi zitzaien frantsesak zirela,
Frantziaren alde borrokatzea zela µ
beren buruaren alde borrokatzea,
frantsesak zirela
eta Frantziaren alde bizia
arriskuan jartzea edo galtzea
onartu zutenak
manipulazioaren biktima ziren.

Euskaldun horiek guztiak dira gerlaren biktimak; are gehiago, Frantziaren biktimak. Denek merezi dute omenaldia, gure herriaren zapalkuntzaren biktima izateagatik, ez Frantziaren aldeko heroiak izateagatik. Frantziak esker-ona zor die, bere aliatuei ematen dien gisa berean. Eta barkamena gerlariei, gerlari uko egin ziotenei eta Euskal Herriari, menperatzeagatik eta sarraskira eramateagatik, Euskal Herriak eta euskaldunek ez zeukatenean zerikusirik gerla harekin.

Ehun urte iragan dira Lehen Mundu Gerraren narrazio ofizialarekin. Narrazio horren helburua izan da, denbora horretan guztian, goraipatzea Frantziaren batasuna eta euskaldunak frantsesak direla. Orain, gure narrazioa idatzi behar dugu. Hilen aldeko oroitarrietan zizelkatuak diren izenek eta haien familiek ez dute makurrik. Tragedia baten biktima ziren. Oroitarri horietan ageri den “Morts pour la Patrie” da onartu behar ez dena. Ez ziren “Frantziarentzat” hil: “Frantziarengatik” hil ziren.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).