Engaiamendu bideak
Eskualde hauteskundetan hautagai izaiteko engaiamendua hartu dut. Abertzale ez den ezkerreko zerrenda batean nere burua kokatu dut euskaldun, ezkerreko eta abertzale gisa.
Engaiatu naiz abertzale eta sozialista gisa sinesten baitut beharrezkoa dela sustengatzea eta lehenestea ekonomia sozial eta solidarioa bere forma guzietan : insertzioa, elkarte bizia, ekonomia partehartzaile zirkularra eta kooperatiboa bultzatuz.