Mixel sei haizeetara

Mixel Etxekopar - Iparraldeak iparrorratza galdu du, zutabe bat, Larria da, kolpe latza dugu, mingarria, samina, muinerainoko min bizia. Bai. Baina...
Orratz horrek argi zuen, kontzientzia garbia, iparra bakarrik ez daikela bizi (…)

Arbonne : stop à l’accaparement de la Terre nourricière !

ELB–LURZAINDIA : Le syndicat ELB a appris par le biais de la notification de vente reçue par la SAFER qu’un bien agricole comprenant une maison d’habitation en cours de rénovation et des parcelles agricoles d’un peu plus de 15 ha étaient en vente à Arbonne. L’acheteuse est une riche retraitée, qui vient de se défaire de 30 ha avec habitation sur la côte basque pour la modique somme de 12 millions d’euros. ELB constate d’une part qu’il n’y a pas de projet agricole alimentaire, l’acheteuse souhaitant utiliser les terres agricoles pour un usage d’agrément pour ses chevaux.
En tant que défenseurs de la terre nourricière nous dénonçons l’accaparement de la terre par des non paysans, qui lui font perdre sa vocation nourricière. D’autre part, ELB estime que le prix spéculatif de ce domaine agricole est inabordable pour un paysan qui voudrait y mener une activité agricole. Par cette action d’occupation du terrain, le syndicat ELB et LURZAINDIA et toutes les personnes et mouvements qui s’y associent souhaitent dénoncer la multiplication de ventes de terres agricoles et d’anciennes habitations agricoles à des non agriculteurs, à des prix spéculatifs. (…)

EHBAI zazpi kantonamendutan heldu den igandean

Hauteskunde departamentalen emaitzak publiko egin dira eta EHBai presente izanen da heldu den igandean 7 kantonamendu desberdinetan (2015ean bost kantonamendutan izan ziren): Hendaiako Kantonamendua; Donibane Lohizune; Bidaxune-Amikuze-Oztibarre; Uz-taritze-Errobi-Urdazuri; Errobi Aturri; Baigura Mondarraine eta Euskal Mendia.
Emaitza positibo horien artean, Hendaiako kantonamenduan, lehenak direla nabarmentzen du.EHBai-k. Azkenik, azpimarratzekoa da 2015eko Departamenduko bozetan EHBaik 17 779 boz bildu zituela, eta 2021ekoetan 20 821, EHBai, Ipar Euskal Herriko 12 kantonamenduetan aurkeztu den indar politiko bakarra izan delarik. (…)

Du bon sens paysan

Depuis 50 ans il était une locomotive pour l’agriculture du Pays Basque, et même au-delà. Sa disparition brutale, comme l’avait été la nouvelle de sa maladie, a sonné le monde paysan. Mixel Berhoko s’en est allé à 69 ans laissant une vie faite de multiples engagements, autant de combats, de remarquables et historiques réalisations pour le Pays Basque Nord.
Depuis les débuts d’ELB, Mixel a été un militant très actif qui a su nourrir les espoirs, pour beaucoup au départ pouvant sembler utopiques mais qui, au fil des années, au prix d’une opiniâtre volonté, d’un travail de tous les jours, se sont avérés justes et ont été réalisés. (...)

Mixel iparrorratza

Panpi Olaizola - Mixel alde frangotan eredugarria zen. Ni bezalako laborari gazte anitzek ofizio hortan sinestu dugu Mixelek eta bera bezala ELB inguruko beste aitzindari batzuk ildo berriak ideki dituztelako. Jadanik kondatu izan dut kolegio denboran lagun batzuen aitzinean kasik ahalge nintzela laborari seme nintzela errateko eta piskanaka kontzientzia hartu dut ofizio horren zentzuaz eta inportantziaz, noizbait izate hortaz zinez harro izan arte.
Arte hortan zerbait iragan da nere buruan bainan ere gure lurraldean. Laborari batzuk aldarrikatu dute ofizio hori ezinbestekoa zela eta ahal bezainbat lagunekin iraun behar zuela. Bide berriak jorratuz, Mixelekin frogatu dute gure etxalde ttipiek biharamuna zutela eta geroa gure esku hartuz biziaraziko genituela gure baserriak. (...)

Enbor samurra

Txomin Heguy - Mixel Berhocoirigoini, Ezin ote dezakegu beste inola jakin zein zaigun bizia min, minbizia agertu aitzin! Joxean Artze, Ortzia lorez, Lurra izarrez liburutik.
Kontzientziaren haragia
Duintasunaren argizagia
Laborari ttipien argia
Euskal Herriaren itsasargia

“Ene bizia izanen da engaiamendu oso bat”

Peio Iralour - Mixel. Bi hitz ardura erabili dituk azken urte hotan, zikloa, xantierra. Gai berezi batzutazmaite huen erraitea “c’est la fin d’un cycle”. Ez hakien memento hartan hire lur huntako zikloa, hik, guk nahi baino fiteago bururatuko zela.
Beti elkar lana sustatu duk erranez denek parte hartuz irabazten zirela borrokak. Bahakien bilkuretan bildumaren egiten, denen ideiak elgarretaratuz. "Doté d’un esprit vif, tu savais aller à l’essentiel et donner la dimension politique." Gogoetetan, ekintzetan, beti lehen lerrotan edo aintzindari, bainan ez sekula bakarrik. Biltzar nagusietan, taula gainean, bainan biharamunean erratzarekin garbiketa egiten. Partitzean hiola laguneri “milesker eta ondoko egunak arte”. (...)

Mixel eta ELB-ren sortzea

Bernadette Oillarburu - Mixel ezagutu, kurutzatu, harekin lan egin dugun guziek plazer ginuen entzutea bere arrazoin, hitz sakon eta barnakorrak. Usu omore goxo batekin ere, esanaldi bat usu aditu dugu bere ganik “aintzinetik galduak diren borrokak dira eremanak ez direnak”. Hori ikasi eta frogatu dauku.
Bizi guzian, gazterik hasirik, Mixel borrokatu da zerbaiten ardiesteko. Mixelekin ulertu dugu elkar lanean, gure ahal xumeak bilduz zela behar hura sortuko, hots guhaurek eraikiz. (...)