Batera, lurralde kolektibitateruntz
Urtarrilaren 10ean, Ezpeletako merkatu estalian, 80 pertsonatik goitik parte hartu dute Batera Plataformaren Biltzar Nagusian. Bertan, berretsia izan da Lurralde kolektibitatearen soluzio instituzionala sinpleena eta demokratikoena dela eta horri buruz pedagogia eta mobilizazioa segitu beharko dela 2015an.
Biltzar Nagusiaren denboran, martxoko eta abenduko hauteskundeetan hautagaiei Lurralde Kolektibateari buruz eta beharrez, Eskualde eta Departamendu mailatik Iparraldelko kolektibate bati konpetentzien itzultzeko, engaiamenduaren hartzea ere aipatua izan da beste hainbat sentsibilizazio bide eta molderen artean.