Mixelek bakebiderako utzitako irakaspenak
Konplikatua da hain hitz gutitan azaltzea Mixelek Euskal Herriko prozesuaren garapenerako utzi dituen irakaspenak. Baina bakar bat aipatu behar banu, erranen nuke, Ipar Euskal Herria/Euskal Herria eta Frantses Estatuaren arteko indar harremana eraikitzeko bidea litzatekela.
Horretarako, Euskal Herrian herritarren baitan konponbidearen grina eta beharra kokatu beharra dago. Errealitate hau adostasunak eraikitzearekin eta bakoitzak egin lezakeen ekarpenaren osagarritasunarekin baizik ezin da gorpuztu. (…)