Bordale-Hendaia-artean, ez da AHT bide berririk izanen! Borrokak fruituak dakarzki, engaiamenduak ere.
Jean-Marc Ayrault Lehen Ministroak 21 Komisioaren ondorioekin bat egin du. AHT bide berrien proiektua 2030 urtetik at atzeratua da
Doi doia 300 000 biztanle dituen Iparralde ttipi honetan, azken 15 urteetan, engaiamenduak eta borrokak, barnekaldea 2x2 bidearen bidez sarraskituko zuen proiektua, Baiona Ttipia itxuraz aldatuko zuen “multiplexe”a, EHLG debekatu nahi zuen Estatu indartsu bat eta orain AHT bide berri baten hondamendia gelditzea edo ezeztatzea lortu dute.