“Bide berriak ideki unibertsalak izaiteko dugun berezitasuna lantzeko eta plazaratzeko!”
Peio Etcheverry - "Ez da ahantzi behar Euskal Herriak egiten dituen 20.000 kilometro karratu ttipi horietan sartzen direla lau gobernamendu, hiru hizkuntz ofizialak eta beste batzu ez onartuak edo ez kontutan hartuak toki batzutan; baita ere ehunka alderdi, sindikatu, eragile eta nunbait ainitz identitate; horrez gain, abertzale batek asumitu behar du ere euskal herritar izaiteko hamaika molde bizitzen direla."
Munduak ezagutzen duen aniztasuna izan behar da abertzale batentzat helburu garrantzisu bat; partikulazki hizkuntza guttituen aldeko borrokan euskarari mendez mende erakutsi dugun atxikimenduan (hizkuntza gabe ez baita herririk) dimentsio unibertsala ateratzen zaio abertzaletasunari.