Aberria maitatzetik Estatua eraikitzera

JuleGoikoetxea
Jule Goikoetxea

Euskal Herrian abertzaletasunaz hitz egiten ohi dugu. Patriotismoaz alegia, ez nazionalismoaz.

Hala ere, patriotismoaren eta nazionalismoaren arteko desberdintasun semantikoa guztiz politizatua dago: patriotak/abertzaleak, oro har, eta azken bi mendeetan bereziki, estatua zuten nazionalistak izan dira. Nazionalistak, estaturik ez zuten patriotak.

Egunotan nazionalista zibikoak edo patriotak Estatu ‘demokratiko-kapitalista’ dutenak dira; enparauak nazionalista etnizistak edo nazionalista soilak. Horregatik Euskal abertzaleei Euskal nazionalistak deitzen zaie nazioartean, Frantzia eta Espainia barne, eta ez Euskal patriotak.

Desberdintasuna ez birsortzearen alde nago. Finean, patriota eta nazionalista bere nazio edo herriaren alde egiten duen oro da. Puristak, frankistak, komunistak, eskumako zein ezkerreko internazionalistak eta zibismo ilustratuaren aldeko eta kontrako Kanadar, Estatubatuar, Britainiar, Alemaniar, Frantziar eta Espainiar ia oro da nazionalista gaur egun. Nazionalista edo abertzalea izatea zure aberriaren biziraupena bermatuko duten mekanismo, erakunde eta estrategien alde egotea da. Ez gehiago, ezta gutxiago ere. Horrexegatik da 21. mendea nazionalismoaren (eta kapitalismoaren) mendea, berriz ere, eta ez (edo ez bereziki) demokraziarena.

Momentuko indar korrelazioek eragiten dute nazioa Estatuaren bidez defendatzen duenari patriota edo nazionalista zibiko eta Estaturik gabe defendatzen duenari nazionalista (hots, primitibo) deitzea. Jakin badakigu liberal jakobinoek izaki zibikoak besterik ez dituztela nahi.  Esentzialki morala eta unibertsalki arrazionala den izaki guztiz autonomoa, alegia. Gainerakoak, nazionalista hutsak garenok, mendekotasunaren amesgaiztoa bizi dugu; politikoki baldintzatuak bizi gara unibertsalak ez garelako. Eta ez gara unibertsalak Estaturik gabeko komunitateek ezin dutelako ez moralitate, ezta lege unibertsalik garatu ere, hartara, ezin zibikoak izan. Hori da, segurtasun-indarrak zabaldu baino lehen, espainiar eta frantziar patriota ilustratuek ekarri ohi duten argumentua. Estatu liberalaren barne bakarrik errotu daiteke zibismoa, eta, horrenbestez, patriotismo zibikoa.

Dikotomia kontzeptual hori (patriota, zibikoa, unibersala, morala versus nazionalista, primitiboa, partikularra, amorala) egikaritzeko liberalismo ilustratuak banakakoa despolitizatu zuen lehenik, unitate moral unibertsala bihurtu ahal izateko ostean. Banakakoa unibertsala bilaka dadin autonomoa izan behar du, hots, bere arrazoiaren bidez (kostu-irabazien kalkulua egin ondoren) moralki egokienak diren Estatu eta identitateak aukeratzeko ahalmena eduki behar du. Identitateak nahi ahala baina arrazionalki trukatzeko gaitasuna duena omen da zibikoa. Modernitateko izaki askea konpromiso politikoak ondasunak bailira salerosteko aukera duena da, eta ez zoriz egokitu zaion herria eta identitatea, Estaturik ezean, hortzekin defendatzeko prest dagoena.

Euskal abertzaleek dikotomia horren birsorketan estrategia politiko argia balute, esaterako, Estaturik ez dutenei Estatua lortzen lagunduko liokeena, ederki. Baina ez dago halakorik. Nazionalista zintzoa (zibikoa, abertzalea) eta basatiaren (irrazionala, primitiboa) arteko desberdintasuna emakume zintzoa (esaneko emakume garbia) eta maltzurraren (sorgina) artekoaren kalkoa da. Euskal nazionalistak, emakumezkoak eta gizonezkoak bezala, denetarikoak dira: erradikalak, moderatuak, eskumakoak, ezkerrekoak, ilustratuak eta postmodernoak, homosexualak, bisexualak, erdaldunak, euskaldunak, argentinarrak eta senegaldarrak. Nazionalista edo abertzalea izatea nazio edo herri baten alde egitea besterik ez baita. Demokrata bere demosaren alde diharduena den bezalaxe. Eta demosak  sistema demokratikoetako nazio garaikideak besterik ez dira. (Teorikoki) komunitate politiko burujabeak dira demosak, historiak, memoriak, teknologiak eta borroka politiko eta sozio-ekonomikoek taxututakoak. Jendarte ezberdinetatik sortutakoak dira bai nazioak baita demosak ere, baina demosak nazioa behar duen bitartean, nazioak ez du demosik behar. Horregatik da gure aroa nazionalista ezinbestean baina demokratikoa hautaz.

Euskal Herria nazioa da, baina ba al da Euskal demosik? Horretarako Euskal demokrazia bat beharko litzateke. Alta, ezin da Euskal demokraziarik egon Euskal Estaturik gabe.

Nazio edo herri ororen biziraupenak, entitate politiko gisa, sistema politiko berezkoa behar du, preseski, estatugintza prozesuen bidez eraikitzen dena. Euskal nazioa eta kultura mantendu eta garatzeko Euskal Estaturik behar ez dela deritzoten abertzaleak badira. Baina abertzalea izateak, nazioaren alde ekitean baldin badatza, ez dakar soilik hizkuntza eta kultura zehatz baten alde aritzea, berezko hezkuntza, osasun, polizia, justizia, ekonomia eta produkzio sistema sortzea ere badakar. Aberria maitatzetik Estatua eraikitzera.

Jule Goikoetxea (Cambridgeko Unibertsitatea)
Donostiako itsasertzean jaioa
, baina jatorriz Gipuzkoarra, Politika eta Soziologiako lizentziatura Cambridgen, Filosofian Doktore (EHU), Genoa, Geneva, Munich, Berlin, Copenhage,… eta New Yorkeko kontragailurretatik pasata, Kanadako Queen’s Unibertsitatean eman dut azken bolada. Aurrerantzean, berriz ere, Euskal Herriko eta Cambridgeko Unibertsitateen arteko lurrak eta loturak aztoratzen ibiliko naiz. Interesgarriena, noski, aipatzen ez dena.

 

Abertzalea izateak, nazioaren alde ekitean baldin badatza,
ez dakar soilik hizkuntza eta kultura zehatz baten alde aritzea,
berezko hezkuntza, osasun, polizia, justizia,
ekonomia eta produkzio sistema sortzea ere badakar.
Aberria maitatzetik Estatua eraikitzera.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).