Bururik gabeko txapela

Iban Rusiñol

“Todas las banderas son trapos de kolores” (Evaristo)

Zergatik abertzaletasunariburuz pentsatzea eta idaztea galdetu izan zaidan ez dakit. Azken finean politikak interes gutxi dauka neretzat, beste gai zearo lilulagarriagoak aurkitzen bait ditut bizitzan ; psikologia eta giza jokabide eta harremanak bezala, adibidez. Musikaria naizelako, ala kultur eragile gisa, edota punkia naizelako ? Punki bati bere eritzia galdetzen bazaio, normalena, logikoena, erantzun probokatibo bat jasotzea da, hori bait da gure lana: probokazioa. Eta zertarako balio du probokazioak ? “Politika zuzenezko” pentsakerak sortzen duen masturbazio intelektuala saiesten laguntzeko. Eskerrak, munduan Marylin Manson, Madonna edo Evaristo bezalako artistak daudela gure itxurakeriaz konturatu ahal izateko. Beraz ondoko testuak ez dauka inungo baliorik : probokazio utsa baino ez da.

Abertzaletasunez hitzegitea, “gure” kasuan, eta baita edozein herriren kasuan ere, teilatuaz hitzegitea bezala dirudi. Abertzaletasuna esistitzen bada, suposatzen da aberria esistitzen dela. Baina, paretak ba al ditu gure etxeak ? Nun daude pareta hoiek eta nun EZ daude ? Eta azken finean, teilatu baten beharra al du gure etxe horrek ?

Aberri, edo herri, edo talde nortasun batek subiranotasun osoz bizi denean, nolabaiteko sentimendu fanatizatzaile bat bezala ikusten dugu abertzaletasun hori ; behintzat, gainean ditugun herriekiko, hori pentsatzen ohi “dugu”. Abertzaleak izateko legitimitate hori sentitzen badugu, esan nahi du, aberri, edo herri, edo talde nortasun hori ez dugula oraindik era aske batez bizitzen, eta beraz, oraindik zearo esistitzen ez den zerbaiten alde borrokatzen ari garela. Ez al dugu ahazten zerbait ? Zer defendatzen edo babesten ari gara ?

Gizakiak nortasun baten beharra duela ez dakit uka daitekeen. Nortasun hori, nazionala, erlijiotsua, kulturala, ala zearo nortasun-ainitzekoa izan daiteke, noski. Gauza askok definitzen dute pertsona baten nortasuna, baita askotan ere, talde baten osatzeak. Ziurtasunez aipa daiteke gizakiok talde baten kidetzaren beharra dugula, baita talde baten ez-kidetzaren nolabaiteko talde batetan sentitzea. Azken finean animali sozialak gara, besterik ez, eta oso erreakzio animal gisakoa da hori. Ez dakit horren kontra jotzen ahal den, ekzepzio arraroren bat kenduta (ekzepzio hoiek nortasun bilaketa edo ukatu izanaren ondorio bat bezala pentsa daitezke ere).

Elkarrekin euskaldunak eta kristauak sentitzea nolabaiteko berotasun bat sentiarazten zuen garai batetan. Hori zen abertzale ororen nortasuna : erlijioaren inguruan elkartzea eta mendeetatik datozkigun legeen goraipatzea. Nolabait, “geuk”, ez dakit nor den “gu” hori, martxan ezarritako legedi zahar eta anakroniko bat goraipatzea. Hortaz, nolabaiteko espezifizitate erlijiotsua justifikatu behar bagenu, herri bezala definitzeko geure burua, historikoki logikoagoa litzateke protestante bezala agertzea, ez eta katolikoak bezala ; azken finean “etsaiaren” erlijioa adoptatu bait “dugu”. Berez, bistan da nortasun definizio hori oso baztertzailea zela.

Beste nortasun modelo batzu proposatuak izan dira geroztik. Lurraldetasun modeloa adibidez. Bertan jaio eta bertakoak gara. Bikain. Horrek ez dakit gauzak gehiago konpontzen ala zearo konplikatzen ez ote dituen, sekulako injustiziak sortuz. Nun da “bertan” eta nun ez da ?Lurraldetasunarekin gauzak zabaltzen ahal dira noski : “noizbait zure familiko norbait bertan jaioa bada, orduan zu ere gutarikoa izan zaitezke”. Mila esker. Bertan bizi izana ere izan daiteke lurraldetasunaren kriterioa. Baina zenbat denboraz ? Zenbat da asko eta zenbat gutxi ? Zenbat da aski ? Horra beraz beste kriterio baztertzaile bat. Ez dakit lagun eta euskalzale asko lortuko ditugun horrela.

Baina, omen, zorte handia daukagu “herri” gisa : “gu” definitzeko daukagun termino erabilena, hizkuntzari lotuta bait dago, nolabaiteko kultural nortasun bati lotuta : “Euskaldunak” garela aipatzen dugu beti. “Euskara duena” esan nahi omen du “euskaldun” hitzak.

Hortaz, zerk egiten gaitu, nik “gaitu” hitz hori erabiltzera bultzatzen nauena ? Eta zein dira geure lehentasunak ? Orain arte beti uste izan dut, gizaki ororen lehentasuna, zoriontsu bizitzea zela. Eta zoriontasun hori mantentzeko zenbaitzu elementu behar ditugula. Norberaren nortasuna (sexuala, linguistikoa, kulturala…) askatasunez bizitzea zoriontasun horren faktore garrantsitsu bat da dudarik gabe ; beste askoren artean.

Gobernu instituzio berriak sortu, aberri bat defendatu eta herri bat eraikitzeaz arduratu gara luzez, jakin gabe zer jarriko dugun horren barruan. Ez al ditugu iada aski gobernu, aberri, instituzio, potere eta erlijio ? Beste bat sortu behar oraindik ? Nortasuna iada esistitzen bada, gainontzekoak, hurbileko instituzioak eta potere adaptatuak, naturalki eraikiko dira : beharraren beharrez, herriak eta erabiltzaileek sorturik.

Has gaitezen nortasun bat eraikitzen, katalunian betidanik egin den bezala, adibidez. Nortasun ireki eta ez-baztertzaile bat. Noski, katalanez hitzegiten ez duenak baztertuta sentitzen da Katalunian. Alajaina, oso simplea da konponbidea: katalana ikasi. Hizkuntza berri bat ikasteak ez du norberaren nortasunaren beste zati bat ukatzen edo galerazten.

Hizkuntzak herri gisa definitzen bagaitu, har dezagun eskutartean daukaguna eta landu dezagun gure nortasuna hizkuntza eta kulturaren bidez. Horrek daukan abantail haundiena, ez-baztertzaile, konplementarioa eta bateratzailea izatea da. Inork ez nau eragozten euskaldun eta frankofonoa izatea. Bai ordea, definizioz, katolikoa eta protestante edo judutarra izatea. Bai ordea ere, bi edo hiru herritan sortua izatea. Ezin da. Aviron Bayonnais-koa banaiz ezin naiz Biarritz Olimpikekoa izan partidu berdinean. Ezin Erreal eta Osasunekoa izan. Española eta aldi berean euskalherritarra naizela aipatuko banu, nolabaiteko suizidio sozial bat izango litzateke neretzat.

Baina hizkuntzarekiko nortasun modelo honek badu arazo larri bat : Gu geuk. Ez da soilik ez dugula erabiltzen (betiko leloa), baina baita duela hamarnaka urte ari garela oso idei kaltetsu bat zabaltzen : “euskera ikastea zaila da”. “Meme” edo ideia hori nola eta zergatik jaio den ez dakit ; baina ziur nago nolabaiteko errua badaukagula. Gu geu ari gara beti aipatzen “gurasoak euskaldunak ez badira, zailtasunak ukango ditu ume horrek euskera ondo ikasteko eskolan”. “Meme” edo idei bizi hori bertan gelditzean datza gure lana orain. Azken finean hizkuntza berri bat ikastea beti izan da zaila… edo ez hain beste.

Euskarak, euskal kulturak, gure nortasunak, euskaldun gizabanakoak behar ditu bizi ahal izateko ; ez ordea hainbeste, aberri baten beharrik. Burmuin berriez elikatu behar da, eta burmuin berri hoiek nola edo ala erakarri behar ditu euskal munduak. Momentuz, esfera honek ez du beharko lukeen erakargarritasunik, eta tamala da, hizkuntza baten barruan jende ororentzako leku sobera bait dago ; infinitoa. Goxoa bait da nortasun bat lagunartean partekatzea, eta are gehiago, etsai artean : hori bait da nortasun baten esistentzia eta osasun onaren keinu argiena.

“Un patriota,
un …”
(Evaristo)

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).