Eusko Elkarteen Eguna: Bagoaz!
Urriaren 10ean, larunbatarekin, Donapaleun, Euskoak 30.000 eusko baino gehiago banatuko ditu 60 bat elkarteri, Eusko Elkarteen Eguna kari. Besta ederra izanen da, ekoizle merkatua eta elkarteen herrixka izanen dira!
Euskoa sortu zenetik, “Euskoaren %3” dohaintza Ipar Euskal Herriko elkarteentzat zinezko diru iturria da. Sistema horri esker, Eusko kide diren elkarteek beren babesleek (elkartea hautatu duten eusko kideak) urte batez Euskoz egindako erosketen %3aren pareko dohaintza ukaiten dute. 2013tik 100 000 eusko baino gehiago banatuak izan dira! (...)