Gobernuak Parisen hitz ederrak, Euskal Herrian egurrezkoak…
Gobernuak Parisetik hizkuntz minorizatuen aldeko hitz ederrak hedatzen zituen bitartean, Euskal Herrian egurrezko hitzak nagusi. 2014 urtean omen gira, baina begiak istant batez itxiz, ikastolentzat 1984 urtera egin dugu gibel. Sekulan manifestaldi batetan partehartu ez zuten familia osoak, buraso, aitatxi amatxi eta seme alabak ikusi ditugu karriketan, XXI. mendean euskaraz ikasteko eskubidea defendatzeko.
Heldu den ikasturtean, aurten baino 200 ikasle gehiago izanen ditugu ikastoletan. 3 000 ikasletik 3 200 ikasle baino gehiagora eginen dugu jauzi. Ama ikastolatik lizeoraino, Ikastola guzietan izanen dugu hazkundea berriz ere. Egin ditugun kalkuluen arabera, haur bat aterbetzeko 10 000 euro behar dira inbertsiotan. Hots, hemendik irailera 2 milioi euro gehiago atzeman beharko genituzke. Norbaitek uste al du Herri Urrats bezalako egun batean halako diru zama bat ateratzen denik?