19. Korrika, egunez egun, minutuz minutu

2015eko martxoaren 19an Urepelen hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzi garren aldikotz, martxoaren 29an Bilbora helduko delarik.
Korrika zure herritik noiz pasako den jakin nahi izanez geroz, hara hemen ibilbide osoa egunez egun, minutuz minutu ezagutzeko molde ezberdinak.

Ikastolen indarra, elkartasuna

Ikastola gehienetan hitzordu indartsua bilakatu diren "Ate Idekitzeen" aste honetan, Enbata.info-k hitza eman dio Hur Gorostiagari.
Seaskako zuzendaria eta Euskal Konfederazioko kideak argi uzten du ikastolak diren euskararen transmititzeko tresnak zer erronka dituen : "Haur bati ikastolan sartzea ukatuko bagenio, haur hori frantsesduna izatea kondenatzea litzateke".

Euskalgintzaren aurrerabideak

37 minutako bideo honetan, Jon Sarasua eta Lorea Agirrek euskalgintzaren aurrerabideetaz dihardute.
Motibazio adarrak, paradigma berriak, botere publikoen eta gizarte zibilaren papera, naziogintza eta estatugintza... "Zer bizi arazten dit euskarak, beste hizkuntzek ez didatena ekartzen?", "Hizkuntza bat maitatu eta behartu", etab.

Donapaleu, Santibate egina, orai Libertimendua

Joan den ibiakoitzean, Amikuzeko 50 bat gazteek bazterrak harrotu dituzte Donapaleun barna. Zahar etxetik hasirik ostatuz-ostatu ibiliak dira gauean barna, maskaturik, beltzaturik eta kantu, bertsu eta irrintzinen eskasik gabe.
Santibate igana da beraz, eta orai Libertimendua izanen da otsailaren 8an, igandearekin.

Euskararen konponbiderako, zazpi ideia

Pako Aristi Urtuzaga euskal idazle eta kazetariak bi bideoren bidez euskarari buruz gogoetak barnatzeko parada eskaintzen digu.
Zer konponbide planteatzen dituzu? Ba du itxaropenik euskarak? Zer funtzio dauka hizkuntza batek, euskarak kasu honetan, nazio baten nortasunean?

Pourquoi l’éducation nationale scie la branche du bilingue ?

C’est en discutant avec plusieurs enseignants de la filière publique bilingue que j'ai pris la mesure de la situation dans laquelle se trouve cet enseignement à l’heure actuelle. Extérieurement, tout va bien...
Pour autant, en coulisse, les enseignants de basque estiment que leur capacité à transmettre dans de bonnes conditions la langue basque se détériore.

“Ez naiz sekulan izan eta izanen euskal bizar xuri!”

Hastapenean, Olentzero etengabe arraberrituz doan naturaren sinboloa zen eta landarediaren iraungipenaren adierazlea. Kristautasunak, naturaren sortzea ospatzeko orde, Jesusen sortzea ospatzen du. Olentzero genio zaharra, itxuraz berdina baldin bada ere, zereginean aldatu da : Eguberriren mezulari bilakatu da.
Enbatak hiru galdera luzatu dizkio Olentzerori.

Olentzero Park-ekin ere… Baionan euskaraz

Datorren abenduaren 22/23an Seaska ikastolen federazioak laugarren aldikotz Olentzero parkea antolatuko du. Helburuak: “Olentzero” itxuraren inguruan euskara azkartzea, animazio desberdinen bidez erabilaraziz eta euskal artistei adierazpen gune bat eskaintzea. Iaz 1500 haur jin ziren parte hartzera.
Ondorioz, Seaskak, euskarak Baionan bere lekua atxik dezan, gertakaria berriz egitea erabaki du.