Otsail Ostegunetan, 5 hitzaldi!
Otsail ostegunak, 1997tik otsail guziez Donapaleun antolatzen diren euskarazko mintzaldi-zikloaren aurtengo programa aurkezten digu Zabalik elkarteak. 5 konferentziek lehen begi kolpean elgarren arteko loturarik ez dute. Baina hurbilagotik so eginez, agian denen arteko trabesa litaike gure bizi-nahiaren elikatzea, gure komunitatearen imajinarioaren indartzea, gure mundu ikuskera hiztegi berriez bazkatzea, edo sinpleki, momentu erritual batean, elkarretaratzea…
Hona aurtengorako prestatu den menua, ostegun honetan, otsailaren lehenean hasiko dena. Hitzaldiak Donapaleuko Bideak gunean 8ak30etan hasten dira, eta galdegina da parte hartzaileei tenorez hurbiltzea usaian bezala. (...)