Eusko Eguna 2026: Euskal Monetak 5 milioiko helburua gainditu du!
Apirilaren 18an, larunbatarekin, 3.000 lagun baino gehiago bildu ziren Ezpeletan Eusko Egunarentzat, Ipar Euskal Herrian zirkulazioan den tokiko monetaren urteroko besta handian. Egunean zehar familia girotik gaueko kontzertuetara, lurraldeko hitzordu nagusien artean egonkortzen ari den ekitaldia dela erran daiteke.
Besta girotik harago, Eusko Eguna tokiko ekonomia baten neurri handiko erakusleihoa da, non ekoizpena, kontsumoa eta trukea gertutasunaren, elkartasunaren eta trantsizio ekologikoaren logika barne sartzen baitira. Bai erakus mahaietan, bai plateretan, zirkuitu laburrak martxan ziren, Euskal Monetako sareko profesionalek eramana. (...)

by
by
by
by
by
by
by