Grezian ere autodeterminazio eskubidea jokoan
Syriza-ren podere-hartzeak itxaropen handia sortu du, Europatik inposatuak zaizkigun politika neo-liberalei gogorki buru egitea erabaki duen lehen Herriak burua altxatu baitu.
Troikak Greziatarreri inposatzen dizkien sakrifizioak Nazioarteko Diru Funtsak beste herrialde behardun batzuetan beti izan ohi duen jokamoldearekin parekatzen ahal dira.