Iritzia
Energia xahutzea: RLPIan publizitate argiduna debekatzeko ekintza
Larunbat goiz honetan, otsailaren 18an, goizeko 7:00etan, Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko 25 militantek hainbat iragarki taula itzali eta 52 afixarekin estali dituzte.
Ekintza honen bitartez, Bizi!, CADE, Paysages de France eta Résistance à l’agression publicitaire elkarteek energia xahutze hori salatu eta publizitate argidunaren debekatzea eskatzen dute ondoko Herriarteko tokiko publizitate araudian. (...)