Elkartasunak
Baionan, larunbata honetan, otsailaren 15an, 800 pertsonek Etxerat, euskal preso politikoen senideen elkartearen deiari erantzuna ekarri diote. Mobilizazio honekin, egun horretan Baionan pasaian zen Christiane Taubira Justizia Ministroari "Eskubideen erresptua, noiz ?" dei berezia luzatu nahi izan dio Etxerat-ek.
Baionako Unibertsitatean, Ministroaren inguruan antolatua izan den "Zer justizia biharko?" eztabaidan Ministroari luzatuak izan zaizkion idatzizko galderetan, gomendatua izan zen bezala aintzinetik idatziak izan ziren forma guziak errespetatuz, euskal presoei buruzko galderarik ez da atxikia izan eztabaidan eta Ministro Andereak ez du gaia aipatu.